Asteburu bikoitza
Gure umeek asteburu bikoitza izan dute, lehenik larunbat goizean Andoainen jolastu zuten Ganbara taldearen aurka eta Igande goizean ordea Beasainen BKL-ren aurka.
Larunbat goizean Taketarrek beraien ligako azken taldearen aurka jokatzen zutela jakinda partidu erreza izango zelakoan zeuden… Baina lo ateratzeak eta defentsako despiste ugariek partidu gogorra izango zela adierazte zuten. Partidu parekatu eta aurreneko laurdenetako intentsitate gutxiko defentxa baten ondorioz azken laurdenean erabaki zen partidua, eta hainbat erabaki prezipitaturen ondorioz partidua ezin izan zen etxera ekarri.
Igande goizean aldiz beste talde bat zela zirudien, beroketa on baten ondoren eta lehen laurdeneko atakeko arrakasta zela eta konfiantzaz bete ziren txikitxoak. Konfiantza horren ondorioz defentsa oso on bat egitea lortu zuten eta atake luzeak erabiliz kanasta errazak ere iritsi ziren. Nahiz eta azken minutuetan markagailua estu jarri garaipena Tolosarantz etorri zen.
Asteburu hau eredutzat artuta, kontzentrazio eta intentsitatez edonor menderatzeko gai garela erakutsi dugu, baina, bietako batenbat betetzen ez bada edonork mendera gaitzakeela ere erakutsi dugu. 1,2,3 TAKE!!!