Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lan onaren ordaina

Take Orbinox Jubenil neskak, oiartzuarren aurrean tinko.

Larunbat goizez jokatu zen partida 10:30etan Usabal polikiroldegian. Astea osoan zehar lan bikaina
egin zuten tolosarrek, partidarako eta euren buruentzako entrenatu zuten eta kantxan argi eta garbi ikusi zen hori. Silvia aspaldian kantxetatik kanpo dabil lesio baten ondorioz baina laister itzuliko
denaren esperantza du taldeak. Hori dela eta Oihane kadetea konbokatua izan zen, taldeari bere
laguntza eskaini asmoz.

Lehen laurdenean tolosarrak erdi lotan kantsaratu ziren. Aurkaria ezagutuko ez balute bezala jokatu
zuten baina berehala piztu ziren eta euren jokua nagusitu ziren kantxan. Iratiren erabaki egokiak eta
Naroaren argitasunak, oso baliagarriak izan ziren. 2.laurdenean, gogotsu irten ziren kantxara,
Garazik taldea ongi gidatu zuen Maialen C.ren laguntzaz eta Sararen azken 3koak, abantaila polita
eskaini zion taldeari atsedenaldira lasai joateko.
Atsedenalditik bueltan, Maialen A. eta Iratxeren arteko komunikazioak, bidea erraztu zuen eta
atsegina izan zen minutu horiek ikustea. Mirenen indarrak eta defentsa estuak, kontraeraso ugari
sortu zituen eta taldea elkar lanean ikusteko aukera paregabea ikusi zen kantxan. Azken laurdenean,
Leireren partaidetzak eta Zuriñeren hiruko izugarriak, partida erabakita utzi zuten. 53-32.

Zorionak talde osoaren garaipenagatik, zorionak ereindako fruituaren ale batzuk jasotzeagatik,
baina uzta luzea da oraindik! Aupa zuek!
1,2,3...TAKE!!!

menu
menu