Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hasiera bikaina

Take Redline Mekanika- Cafes Aitona Askatuak

Lehen fasea bukatu zenetik denbora dexente pasa zen iada, partidurik gabeko hilabetea izan zuten neskek. Bitartean entrenamenduekin jarraitzea zegokien, aurrera pausoak emateko entrenatzea ezinbestekoa baita.

Entrenamenduetan neskei gogor eta gogotsu ikusten zitzaien, ondo pasatzeaz gain pixkanaka aurrera pauso txikiak ematen ari direla nabaria zen.

Baina igande honetan, emandako aurrera pauso horiek partiduan zehar erakusteko aukera paregabea zuten neskek. Cafes Aitona Askatuak ziren aurkari, orain arte ezezaguna zen taldea. Takekoen taldean berri onak, behingoz taldeko guztiak prest zeuden partidua borronatzeko! Leire bueltan da! Gainera Uxuek ahulkitik lagundu zigun!

Hasiera-hasieratik partidu parekatsua izango zela nabaria zen, bi taldeek gogor borrokatzen zuten. Partiduko hirugarren minutuan Ainhoaren hirukoa abantaila pixka bat eskuratzeko nahiarekin, baina Askatuko neskek gertu jarraitzen ziguten.
Bigarren laurden hasiera kaxkarra izan zen, konzentrazio falta agian, edota gutxi hitz egitearen ondorioa. Zorionez hortzak estutu eta partiduan berriro ere sartu ginen, 13-0eko partziala egin genuen, Maialenen hirukoa barne! Baina ez zen Maialenen azken hirukoa izango, hirugarren laurden hasiera berriro ere sartu baitzuen!
Laugarren laurdena erabakigarria izan zen, hirugarren laurdena 31-32 markagailuarekin amaitu baitzen. Kontraerasoak gogor amaitzen ziren, baloia ondo mugitzen zen eta gainera, Leireren hirukoa! Hasiera ezinhobea izan du!
Partiduko azken emaitza 50-42 Tolosako nesken alde.

Argi eduki behar dugu bigarren fase hau zailagoa izango dela, beraz, entrenamenduetan ere ikasteko nahia handiagoa izan behar du!
Partiduan egin genituen akatsak zuzentzen ikasi eta hain ondo egin ez genuena hobetu behar dugu. Goazen ikasten jarraitzera!

1, 2, 3... Take!

menu
menu