Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hortzak erakusten

Bera bera eta Take Orbinox neska jubenilak 52-42.

Larunbatean Paco Yoldi polikiroldegian jokatu zen norgehiagoka arratsaldeko 16:00etan.
Beroketaren ostean, gure neskak erdi gaixorik, aste gogor baten ondoren, euren kasta erakutsi
nahirik kantxaratu ziren. Aurrez bazekiten, aurkari gogorra zela, taldeko 3.sailkatuaren aurka.

Kontuak kontu, partidak kantxan irabazi behar dira, ez buruetan soilik.
Lehen laurdenean, talde donostiarra oso erasokor eta modu zuzenean jokatzen irten ziren. Lehen eta
bigarren saskiraketa sartzea ikaragarri kosta zitzaien gure neskei baina handik aurrera, entrenatzailearen aholkuak jarraituaz, joko polita eskaini zuten. Lehen laurdena 15-8ko emaitzarekin amaitu zen. Bigarren laurdenean, neska tolosarren defentsa estuak kontuak zaildu zizkien, Zuriñe eta Konderen minutu bikainek taldeari suspertzeko aukera eskaini zion 28-17ko emaitzarekin amaitu zen 2.laurdena.

Atsedenalditik bueltan, lan bikaina egin zuten gure neskek. Talde lana eta errespetua izan ziren
oinarriak, abiapuntu horretatik erasokor eta aurkariarenganako beldurra galtzea lortu zuten. Une
batean baino gehiagotan, euren buruetan guztiz sinesten zutela ikusi zen, bai kantxan eta baita
kantxatik kanpo ere. Azkenean partida 52-42 amaitu zen. Markagailuari begira garaipenik gabe
baina talde dinamika, giro eta aurrerapausoen aldetik garaipen itzela Take Orbinoxena.

Zorionak neskak! Poza ematen du modu horretan zuek ikustea!
1,2,3...TAKE!!

menu
menu