HURRENGO FASEARI BEGIRA

ZAST 2003 ZKE - TAKE UZTURRE

Igande goizean lehen faseko azken partidua zuten Take Uzturrekoek, Zast Zarautzen aurka. Ixiar eta Jonek ezin izan zuten jokatu gaixo zeudelako. Takekoak ez zeuden ohituta ohituta Zarautztarren jokora, puntu asko poste bajoan lortu zituzten. Defentsan ondo ez ibiltzeak gainera, erasoko erabaki txarrak ekarri zituen.

3.laurdenetik aurrera, ordea, txipa aldatu eta defentsan lan gogorragoa egiten hasi ziren. Gainera, erasoan bidea aurkitu zuten. Kontraeraso asko lortu zituzten eta gainontzean ere zarautztarren hutsuneak bilatu zituzten.

Norgehiagoka 63-38ko emaitzaren amaitu ze Zarautztarren alde. Ondorio nagusi bezala, ohartu ginen defentsan asko dugula hobetzeko, defentsa erasoa bezain garrantzitsua baita. Bestalde, ikasi behar dugu erasoko erabaki txar batek ezin duela ekarri defentsako akats bat. Horrez gain, aipatu beharrekoa da atsedenaldira 22 puntuko diferentziarekin iritsita ere, ez zutela inongo momentutan etsi, alderantziz, partiduaren 2.zatian gogor lan egin zuten. Azken laurdenera irabaztera ere iritsi ziren.

Datorren asteburuan fase berriarekin hasiko gara. Partidu honek ikasteko balio izan digu eta astean zehar gure ahultasunak indartzen joango gara.

Segi lanean neskak! 1,2,3… TAKE!!

menu
menu