Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hasieratik bukaerara kontrolatutako norgehiagoka

TAKE Aralar Kirolak-eko senior neskak, beraien nagusitasuna erakutsi zuten, Urretxun jokatutako lehian, Gioerriko taldea menperatuz 37-63.

Ez ohizko ordutegian (igande atsaldean), eta ohizkoa dena baino deialdi motzago batekin aurkeztu zan
gure senior taldea Urretxun. 10 jokalari soilik, Leyre kanpon jarraitzen du, Lore mina hartuta zegoela
(zorionez aste hontan berri onak jaso ditu eta berriro kantxan dugu bueltan!), eta Alaitz eta Amaia ezin
zutela igandean jokatu. Beste aldetik ordea, igande honetan Miren Berasategiren buelta izan genuen,
Hegoamerika aldetik bizitako abentura eta gero, bueltan baitugu berriro Tolosan. Nahiz eta oraindik talde jokoan sartzeko gabeziak izan (normala den bezala), erakutsi zuen puntuak lortzeko gaitasuna ez duela galdu.

Partidu hasiera gogorra izan zen bi taldeentzat. Defentsak nagusitzen ziren eta ez Goierrikoak ez
Tolosarrak ez zeuden eroso kantxan, saskiratze gutxi eta sentsazio arraroak. Hala ere, hasieratik ziren
TAKEkoak aurretik markagailuan, 9-11 lehen laurden honen bukaeran. Bigarren laurdena bide berdinetik
jarraitzen zuen, joko liluragarria burutu gabe, baino gure neskak nagusitasuna erakusten. Atsedenaldira
19-24.

Askotan aipatu dugu hemen, talde honek atsedenaldiak eta gero erakusten duen jarrera ikustekoa dela, eta igande honetan beste behin ikusi genuen hau. Hirugarren laurdenaren hasiera izugarria izan zen.

Lehen zatian ez bezala, Goierrikoak ez zituzten saskiratze argiak aurkitzen, eta Tolosarrak bai
kontraerasoekin, bai eraso estatikoekin lortzen zituzten puntuak. 0-12ko partziala bost minututan, eta
norgehiagoka erabakita. Aipatu partzial honen puntu guztiak Irati eta Nerea Elosegiren eskuetatik iritsi
zirela, azken hau, partiduko saskiratzaile nagusia izanik.

Lehia bukaerarte kontrolpean mantendu zuten diferentzia Tolosarrak, zentzukin jokatuz eta epailearen lan kaxkarrari aurre egiten. Aipatu hiruko marratik asmatzen jarraitzen duela taldeak, igandean Nerea Ugartemendia, Nerea Elosegui, Marta, Aihoa eta Krisek asmatu bai zuten distantzia honetatik.
Konfiantzak beti laguntzen du saskibaloien, beraz jarraitu sinisten zuen buruangan!

Esan bezala, 37-63 bukaerako emaitza. Bigarren itzuliko bi partiduetan, lehen itzuliaren emaitza hobetu du taldeak, progresio bat dagoen seinale. Lanen jarraitzea besterik ez da geratzen ba, fruituak beti iristen baitira. Aurretik bi asteburu lehiarik gabe, ahultasunak indartzeko aprobetxatuko ditugun egunak (fisikoa, eraso estatikoa, fisikoa, aldaratzea ixtean lana, fisikoa...). Gehienetan erakusten duten gogoa erakutsi ezkero, aurrerapausoak nabarmenak izaten jarraituko dute!

Aupa ekipo, saskibaloia eta taldeaz disfrutatzen jarraitzera! 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu