Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bidean goaz

Ostadar eta Take Orbinoxen artean Lasartearrak nagusi.

Larunbat goizean jokatu zen norgehiagoka, goizeko 10:30etan. Aurrez bazekiten jakin, aurkari
gogorra zutela aurrean, baina aste osoan gogor aritu ziren gure neskak partiduari begira
entrenatzeko.

Partidak haseratik estutu behar izaten dira eta halaxe hasi ziren Take Orbinoxeko neskak. Gogotsu
eta zentratuta, aurkariarekiko beldurrik eta intimidaziorik gabe. Joko aparta egin zuten eta lehen
minutuak oso orekatuak izan ziren. Azken bi munutuetan ordea, 3 kontraerasok maldan gora ipini
zuten partida. 2.laurdenean, indarrak jeisten joan ziren eta 4.minututik aurrera, gure neskek ez zuten
lortu saskiratzerik eta lasartearrek hazteko habagunea izan zuten. Modu horretan atsedenaldira 18-29ko emaitzarekin joan ziren.

Atsedenalditik bueltan, taldeak bere egitura mantendu zuen eta baita lan bikaina egin ere. Aulkitik
bidalitako aginduak zintzo eta jator bete zituzten gure neskek, markagailuan gerturatzeko balio ez
bazuten ere, taldearen barne helburuak tinko beteak geratu ziren eta askotan horrek gehiago balio du
azken emaitzak baino. Azken laurdenean Maialen Condek, orkatila bihurritu zuen eta une batez
sortu zen isiltasunak kezkatu egin bagintuen ere badirudi susto txiki batean geratu zela guztia.
Taldea lan ona egiten ari da eta hemendik aurrera ere hori ikusteko aukera izango dugu. Ondo pasa
jaiak eta bueltan gogotsu jarraitzeko ilusioak hartuta itzuli!

1,2,3...TAKE!

menu
menu