Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Emaitzak etorriko dira...

Carnicas San Marcial Hondarribia - Take Redline Mekanika

Ondo entrenatutako astearen ostean Hondarribiko taldea genuen aurkari. Etxetik kanpo jolasten genuen ohikoa ez den ordutegian, igandean 17:45tan.

Hondarribiko nesken taldeen aurka lehiatzea zaila izaten bada ere, Tolosarrak gogotsu kantxaratu ziren, pixkanaka pixkanaka ematen ari diren aurrera pauso horiek kantxan erakusteko nahiarekin.

Partidua ez zen nahi bezala hasi, baina borrokatzen jarraitzea zegokien tolosarrei. Kanasta azpitik saskiratzea kosta egiten zitzaigun, erasotzeko presa genuen, nahiz eta talde honek eraso luzeetan abantailak eta aukera hobeak dituztela jakin. Horrelakoetan jokaldi politak ikusi ziren. Defentsan gehiago hitz egin genuen, laguntzetara iristen ginen, baina jarrera edo konzentrazio faltaren ondorioz, zuzendu beharreko akats batzuk ere egin genituen. Momentu oro Hondarribiko neskak markagailuan aurretik joan ziren, azken emaitza 57-34.

Maila honetako partiduak aurrera ateratzea zaila den arren, ezinbestekoa dena jarrera edukitzea da. Jarrera ere entrenamenduetan landu beharreko gauza izanik, goazen datozen entrenamenduak gogotsu eta ikasteko gogoz hartzea, esan bezala, pixkanaka aurrera pausoak ematen ari gara eta! Emaitzak etorriko dira!

1, 2, 3...TAKE!!

menu
menu