Goiz polita, lehen faseari amaiera emateko.

Hamalaugarren jardunaldia

Lehen faseko azken partidua jokatzeko prest zeuden gure infantilak. Beti bezain gogotsu, eta bereziki, lehen fase hau garaipen batekin bukatzeko irrikaz. Eta halaxe bideratu zen partidua lehen momentutik, kantxan disfrutatzen, eta bankillotik animatzen. Beti bezala, gure gurasoen animoak ere eskura eduki genituen, partiduro gure jokalariak suspertzen dituzten animo horiek.

Jokalari guztiek izan zituzten minutu asko, eta elkarrekin talde moduan jolastuz, partido txukuna egin genuen. Hainbat kalitatezko kanasta ere ikusi genituen, eta beldur guztiak kenduta, taldeko edonorrek eskuetan puntuak dituela ere ikusi genuen. Defentsan nabari zen esfortzua, eta horrek, sariak ekarri zituen. Azkenean, garaipena, etxean geratu zen, eta goiz polit batekin eman genion amaiera lehen faseari.

Oraindik ez da bukatu! Lanean segi behar dugu, aupa mutilak! 1, 2, 3...TAKE!

menu
menu