Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LAN ONAREN SARIA

TAKE COACH TALDEAK, BIGARREN FASEKO BIGARREN GARAIPENA LORTU ZUEN IGANDEAN

Arrasatera bidaiatu zuen igande arratsaldean TAKE Coach taldeak. Aitor Ezkerra, Mikel Agirre eta Alain Rekondoren bajei aurre egiteko, Patxi Maiza eta Iñigo Ortek bidaiatu zuten taldearekin. Jokalari bakoitzak berea eskaintzen duen honetan, batzuen falta somatu zen arren, berrien aportazioa ere ongi etorria izan zen.

Taldeak, denboraldi honetako lanaren sariak jaso zituen partidan zehar. Azken aldiko atzeko lan sendoari jarraipena eman zioten eta aurkariek kanpoko jaurtiketetan huts eginda lagundu bazuten ere, partidu amaiera nahiko lasaiaz gozatu ahal izan zuen taldeak. Azken emaitza: 35-51

Nahiko gidoi antzekoa izan zuen partiduak hasieratik bukaerara. Tolosarrek atzeko lan sendoan oinarritzen zuten euren jokoa, errebotean sendo (Olazabalek batzu batzuk hartu zituen) eta korri egiteko aukera zenean azkar atera. Korri eginez jaurtiketak sartu ez baziren ere, erritmo altu xamarrak, kanpoko jaurtiketetan portzentaiak zertxobait jaistea eragin zuen akaso eta, jokalari asko izateak duen abantailari esker, aulkitik fresko atera ziren Tolosarrek hautsi zuten partidua. Azpimarratzekoa, Patxiren partidua. Ez soilik sartu zituen hiru hirukoengatik, baizik eta azken asteetan erakusten ari zen joko fidagarriari beste bultzada bat eman ziolako.

Zorionak denei. Izan ere, askotan erasoan asmatzen dutenen izenak atera ohi dira kroniketan, baina gure mutiletako askok atzeko lanean aurrerapausua eman zuten eta eskertzekoa da. Erasoan gauzak gaizki aterata, asko baitago oraindik taldeari eskaintzeko. Aurkaria xaxatzea bada ere.

Datozen bi asteetan, joko maila areagotzen jarraitzera mutilak!

menu
menu