Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sufrimendu handirik gabeko garaipena

TAKE Aralar Kirolak-eko senior neskak, helburuak bete zituzten Cafes Aitona Askatuak-en aurka jokatutako norgehiagokan, 62-44 irabaziz..

Partidu garrantzitsua zen larunbat honetakoa senior neskak taldearentzat, aurkaria sailkapenean
jarraitzen dien Cafes Aitonako neskak baitziren. Ezinbestekoa zan beraz garaipena lortzea seigarren
postua ziurtatzen juteko denboraldiko azken zati honetan. Eta helburua lortu zuten TAKEkoak. Amaia
Iraola eta Leyre Jauregi ziren deialditik kanpo kasu hontan.

Nahiz eta norgehiagoka osoa aurretik izan markagailuan, momentu batzuetan sufritu ere egin zuten Tolosarrak, Askatuak-eko neskek erakutsi bai zuten ez direla makalak, jaurtiketa libreko marratik
portzentai handia lortuz eta hiruko marratik ere asmatuz.

Bertatik hain zuzen ere iritsi ziren Tolosarren lehen puntuak, Martak hirukoa lortzen zuen etxekoei
emanez partiduaren lehen abantaila. Hiru hiruko lortu zituen guztira Martak, bere momentu onarekin
jarraituz. Partiduko lehen defentsan Donostiarrek zonako defentsan kokatu ziren, sistema hau mantenduz 40 minutuen zehar. Ez da lenengo aldia, eta ez da azkenekoa izango, norgehiagoka oso bat zonan aurka erasotzea egokitzen zaiona gure senior neskei, ez da erraza izaten horrelako partiduak sentsazio positiboekin bukatzea, baino larunbat honetan, zentzuz erasotu zuten hau, pazientziaz eta pase onei esker aukera hobena bilatuz. Horren seinale, lortutako 62 puntuak, ez direla gutxi!

Defentsan ordea ezin degu berdina esan, 1X1eko defentsa kaxkar asko ikusi ziren, horrek laguntza
sistema perfektua burutzera behartzen zuen taldea, eta hori beti betetzea oso zaila izaten da. Ezin dugu
ahaztu, 1X1eko lana edozein defentsaren oinarria dela, eta ez badut nire lana egiten, nire taldekide guztieikonpromezu baten jartzen diedala.

Gauzak horrela, eta nahiz eta kantxan Tolosarrak izan nagusi, atsedenaldira abantaila soilik 4 puntukoa
zen. Emaitza airean zegoen. Ordurarte. Beste behin, eta badira ugari, gure neskek norgehiagoka
atsedenalditik bueltan erabakita utzi zuten, 4 minutuetan 11-1eko partziala lortuz. Eta nahiz eta
laurdenaren bukaeran berriro Donostiarrek gerturatzen saiatu, azken laurdena etxekoentzat izan zen argi eta garbi, azken emaitza 62-44en utziz. Hau idazten duenaren iritzian kantxan gertatutakoa erakusten duen markagailua.

Beti esaten dugun bezala, aurkariaren maila begiratu gabe, gure lana behar bezala egitea izan behar du
taldearen helburua, horrek ekarriko baititu emaitzak. Larunbatean, eta orokorren azkenek jardunaldietan,
erasoan geroz eta zentzu handiagorekin jokatzen hari da taldeak, talde bat bezala jokatzeak ematen digu
saskiratze errazak lortzeko aukera. Defentsan ordea beste puntu bat igotzeko gaitasuna badaukagu. Gauza
handiak lortu nahi duen talde bat izan nahi badugu, hau ezinbestekoa izango da.

Asteburu honetan ostiralean jokatuko du taldeak, Eskoriatzaren aurka hain zuzen ere. Ea taldea bolada
onarekin jarraitzeko aukera duen, ondoren datozen erronkak kemenarekin aurpegiratzeko.

Aupa ekipo!!!

menu
menu