Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

MEREZITAKO SARIA

Garaipena lortu zuten kadete neskek 34-17 emaitzarekin.

Larunbatean Bera Bera Egiaren aurka jokatu zuten Take Uzturrekoek, fase berria denez taldea ezezaguna zen. Partidu osoan zehar aurretik joan ziren eta joko aldetik Bera Berakoen gainetik zeudela argi zegoen. Partidua kontrolatuta eraman zuten momentu oro.

Defentsan izugarrizko lana egin zuten Takekoek. Azkenaldian entrenamenduetan landutakoaren fruitua ikusi genuen. Baloia askoz ere gehiago estutu zuten eta alde egiten bazieten ere, taldekideen laguntzak ez ziren falta. Gainera, pase-marrak estutzeari esker, baloiak lapurtu zituzten eta horrela kontraerasoak lortu. Bera Berakoak blokeatuta zeuden erasotzerakoan, ez zekiten nola aurre egin tolosarren defentsari. Bestalde, defentsako errebotean hutsune bat nabaritu zen, 4. laurdenean batez ere. Erasoan ez bezala, defentsako errebotea ez zuten lortzen.

Erasoan ez zuten inongo arazorik eduki gure neskek. Segituan bilatzen zituzten hutsuneak. Orokorrean, erasoak azkarrak izan ziren ez baitzitzaien asko kostatzen aukerak aurkitzea. Erasoan hartutako errebote kopurua onuragarria izan zen tolosarrentzat. Partiduan zehar gainera, progresio bat ikusi zen.Errebotea hartu ondoren berriz ere antolatu ziren eta aukera hobeak lortu zituzten horrela.

Orokorrean partidu ona izan zen. Aurrerapenak ikusi genituen hainbat arlotan. Horrez gain, partiduan zehar egindako akats batzuk jada atzean utzi beharrekoak dira, ez datoz bat aurrez aipatutako aurrerapenen mailarekin. Akats nagusienak pase txarrak izan ziren, hasiera batean zailtasun handirik ez zutenak. Mota honetako partiduetan ez dute ondorio larririk izaten, baina gainontzeko partiduetan horrelako akatsak garesti ordaindu ditzakegu.

Jokalarien hitzetan “partidu ona izan zen” eta “jarrera ona izan zuten”, ezta neskak?
Entrenamenduetan ondo ari zarete lanean horrela jarraitzea ezinbestekoa da. Garaipen honek erakusten digu lanean gogor jarraitu behar dugula.
Zorionak nexkak eta segi lanean!! 1,2,3… TAKE!!!

menu
menu