Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Iratzargailuaren gainean iratzarrita

Garaipena erdietsi dute Take Orbinoxeko neskek.

Larunbata zen, goizeko 10:30ak eta aurkaria ezaguna (Oiartzuarrak), horraino haizea tolosarren alde zegoen. Beroketa duin baten ondoren, lehen laurdenean lan txukuna egin dute gure neskek. Laurden berean bi hiruko saskiratuta, sentsazio onekin zeudea zirudien jokalariak. Bigarren laurdenean ordea, saskian asmatu ezinik, joko geldia, beldurraren mamuak Takeko nesken gain nabarmendu zen. Modu horretan, laurden horretan, 2 saskiratze soilik lortu zituzten gure neskek.


Atsedenaldian, jokoa irakurri eta aurre egiteko tenorea hartu zuten. Bazekiten orain arteko akatsak zuzendu eta gozatzen hasteko garaia zela. Iratzargailua entzun eta ohetik altxatzeko unea iritsi zen.


Oiartzuarrak hazita zeuden eta tolosarrek erronka handia aurrean. Hirugarren laurdenean, borroka gogor egin ondoren, berdinketa lortu zuten 24-24. Esnatzen hasi ziren gure neskak eta laugarren laurdenean, erakustaldi bikaina eman zuten kantxan. Gogoa, borrokarako ilusioa, kantxan egoten jakitea... ezaugarri guzti hoiek batu zituzten Take Orbinoxeko neskek. Horrela, 42-32ko garaipenarekin, nagusitu ziren gure neskak.


Zorionak garaipenagatik!


Aupa zuek!


1,2,3 ...TAKE!!

menu
menu