Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Super EKO Txapelketa

Alebin eta Benjamin mailako jokalarientzako txapelketa antolatuko da Apirilaren 4tik 6ra Tolosako Usabal Kiroldegian.

Apirilaren 4tik 6ra Super EKO txapeketa egongo da 2006-2009 urteen artean jaiotako jokalariei zuzendua.

Taldeak, gizonezkoenak, emakumezkoenak edo mixtoak izan daitezke. 3x3 txapelketa izango da. Talde bakoitzak 4 partaide izango ditu gehienez, 3 jokatzen eta bat kanpoan aldaketak egin ahal izateko.

Txapelketaren informazio guztia (Partiduak, ordutegiak, taldeak...) klubaren web orrian argitaratuko da.

Txapelketaren arauak IZEN EMATE orriarekin batera aurkitu ahal izango dira. IZEN EMATE orria TAKE eskolan, eskola bakoitzeko kirol arduradunaren bitartez edo www.takesb.eus weborrian eskuratu ahal izango da (Super EKO babeslearen laukian klik eginez). Orria bete eta takesb@takesb.eus - era bidali edo TAKEko edozein arduradunari eman. 

Izena emateko azken eguna 2018/03/23 izango da.

Animatu zaitez eta izena eman 2018ko Super EKO Saskibaloi Txapelketan!

- Taldeen Izenemateak.pdf

menu
menu