Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ekaitza jasan

Norgehiagoka gogorra TAKE Aralar Kirolak taldeak bizi zuena, Atletico-ko neskak ikusteko bigarren zati batean Tolosarren gainetik pasa ondoren.

Egutegian gorriz markatzen diren partidu horietako bat jokatzen zuten larunbat honetan senior neskek.
Aurkaria Donostiko Atletico, lehen itzulian lehia zirraragarri baten ostean 3 punturengatik nagusitu
zirenak, eta Tolosarrak horri mendekua emateko gogotsu ziren. Jardunaldi hontan, Amaia Iraola eta Miren Berasategi ziren deialditik kanpo.

Beroketa ona burutu zuen taldeak, eta norgehiagoka aurpegiratzeko gogoak nabariak ziren. Aipatzekoa
zentzu hontan, Amaia Uranga, Miren Fernandez eta Miren Berasategi aulkian egotea taldeari laguntzeko
prest! Tentsio positibo hori, hasieratik eman zituen bere fruituak, partiduaren hasiera, ikustekoa izan
baitzen Tolosarren aldetik.

Jokalariak erakutsi zuten gero eta barneratuagoak dituztela erasoko kontzeptuak, aurkariak planteatu
zuen 2-3 zona, inongo arazorik gabe erasotuz. Maddik partidua ireki zuen hiruko batekin, eta lehen 10
minutu hauetan TAKEkoek erakutsi zuten erasoko jokoa, txalotzekoa izan zen, baloia azkar mugituz, eta
baloi gabeko jokalariak aktibitatea erakutsiz, beti aukera hobena bilatuz. Honi esker, saskiratzeak ez ziren indibidualtasunaren ondorio, talde jokoaren ondorio baizik. Hori da bidea.

Bigarren laurdenean Tolosarrek antzeko jarraitu zuten, baino Donostiarrak beraien kalitatea erakusten
hasi zuten. Ikustekoa laurden honetan Atleticoko neskak lortutako saskiratzeak, hiru hiruko eta hiru
2+1eko hamar minutu hauetan, jaurtiketa libreetan akatsik gabe... Aurkaria ez balitz, disfrutatzeko
modukoa. Hala ere, gure neskak egindako lan onari esker atsedenaldira gauza berdinduta jun zan, 28-30
hain zuzen ere.

Bigarren zatian ordea, Donostiarrak etxekoen gainetik pasa ziren. Azken bi denboraldietan, jasotako
astindu handiena zalantzarik gabe. Nahiz eta atsedenalditik irten eta Iratin saskiratze batek norgehiagoka berdindu, kanpokoek izan ziren nagusi 20 minutu hauetan. Hirukoak bata bestearen atzetik erortzen ziren, defentsa egokiak burutu ondoren kalitatezko saskiratze ugari... eta gutxika Tolosarren animoak behera, eta Donostiarrenak gora. Entrenatzaileok ez genuen jakin izan nola gelditu ekaitza, eta aulkitik behar duenak ez badaki erreakzionatzen, kantxan daudenak egiteak ezin da espero.

Atleticoko nesken erasoko erakustaldi horren ondorioz, bukaerako emaitza 44-69 izan zen. Merezitako garaipena eta zorionak jokatutako partiduagatik. Nola ez, hobetzeko puntu ugari utzi zituen norgehiagokak, faltak noiz eta nun egin behar diren irakurtzen ikasi behar dugu, baloiak ez oparitzea
ezinbestekoa izango da gauza handiengatik lehiatu nahi badugu, eta aurkariaren kalitatezko saskiratzeak
ezin gaitu erantzunik gabe utzi. Baino ezin da ukatu, larunbat hontan norgehiagoka galtzearen arrazoi
nagusia, aurkariaren maila izan zela, eta ez Tolosarren akatsak. Horrelako kasuetan, aurkariari eskua
eman, hobetzeko atal horiek identifikatu, astean zehar gogo handiagoz entrenatu, eta beti iristen dan
mendekuaren aukeraren zai!

5 jardunaldi geratzen dira liga erregularra bukatzeko, Play Off-ak jokatzeko aukera ematen duten lehen 8 postuetako bat ahalik eta azkarren ziurtatzea da helburua orain, eta hortik aurrera kanporaketa prestatzera. Bitartean, talde hobeagoa izateko lanen jarraitzera!

Aupa neskak! Entrenoetaz gozatzera eta egurraaaa!!!!!

menu
menu