Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Pozik joateko modukoa

Kadete mutilek BKLren aurka galdu arren, aurpegia eman zuten entrenatzaileek eskatutakoa betez.

Hasieratik bazekiten partidua zaila izango zela, Beasaingo taldeak partidurik galdu gabe zetorren Usabalera. Gainera, encounter asteburua eta horrekin batera taldean baja gehiegi.

Zazpi azaldu ziren partidua jokatzera, baina hori ez zen arrazoia izan taldea burumakur egoteko.

Partiduaren hasiera ez zen egokiena izan, puntu asko jasotzen zituztelako defentsan eta erasoan nahiz eta generatu saskiraketak ez ziren iristen. Hala ere azkenaldiko jokua baino askoz ere garbiagoa eta erakargarriagoa erakusten ari ziren.

Jokalariek, nahiz eta markagailua kontran izan zelaian disfrutatzen ari ziren, hori hutsartetan nabaritu egiten zen, partiduaren rabia zeukaten baino berriz ere ateratzeko gogoa erakusten ari ziren.

Gainontzeko laurdenak parekatsu joan ziren, nahiz eta zazpi izan talde honek denen aurka konpetitzeko gaitasuna duela demostratuz. Pena bat izan zen hasiera baino etxera oso gustora joateko partidu bat burutu zuten Tolosako kadeteek.

Entrenatzaileek partiduko egoera batekin geratzen gara. Hutsarte batean Derick guregana etorri eta "No me sale nada!" esan zuen. saski azpian huts asko egiten ari zelako. Minutu bateko atsedenaldia eta gero konturatu zen frustrazioak ez zuela inora emango eta jarraitu zuen jolasten bere mailarik altuenean, nahi eta saskiratzerik ez lortu.

Saskibaloia ez da bakarrik norberak puntuak sartzea, besteei sartzen laguntzea ere garrantzi berdina edo handiagoa du!

Animo eta segi lanean mutilak!

menu
menu