Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen polita

Arrasateren aurka 50-20 irabazi zuten neska jubenilek.

Partida goizeko 10:30etn jokatu zen Usabal kiroldegian. Ez ohiko egoera zen izan ere baja asko baitzituen taldeak eta Eli eta Oihane kadeteek indartu zuten taldea.

Partidari hasera bikaina eman zion Naroak 3 ko goxo baten bitartez, handik aurrera ordea, berehala mikaztu zen gozotasun hori. Aurkariak zonakako defentsan ipini ziren eta gure neskak itsutu egin ziren gainkarga horrekin. Modu horretan, 7-3 ko emaitza apal batekin amaitu zen lehen laurdena. Bigarrenean, jakin bazekiten zein lan egingo zuten eta berehala itzartu zen taldea. Kantxa agintea azaltzen duen esfera borobila etengabe esku artean izan eta beharrezkoak ziren urratsak eman zituzten arrakastarako bidean. Lan txukuna burutu zuten, zonakako defentsarin iskin egin eta 25-6ko emaitzarekin joan ziren atsedenaldira.

Handik aurrera, nahi bezala joan zen partida. Akatsak akats, beti dago hobetzeko tartea eta beste behin erakutsi zuten, nahiz eta taldea bere osotasunean kantxan ez egon, inoiz baino taldeago direla, ardurak hartzeko gai direla eta baita primeran erantzuteko ere. Sentsazio guzti hoien emaitzak ezin zuen besterik izan, 50-20ko emaitzarekin amaitu zen partida eta lan ona egin izanaren aho zaporearekin erretiratu ziren neskak.

Zorionak beste behin zuen gogo eta ilusioagatik!!

1,2,3...TAKE!!

menu
menu