Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hobekuntza erakusten duen garaipena

TAKE Aralar Kirolak-eko senior neskak, norgehiagoka borobila burutu zuten urteko 10. garaipena lortzeko Oiarsoren aurka 48-40 markagailuaz.

Beti esaten ohi da garrantzitsua dela edozein taldetan progresio bat ikustea denboraldi hasieratik
bukaerara. Entrenamenduetan egiten den lana bere fruituk ematea, partiduetan ikasitakoa praktikan
jartzea, batera jokatzearen ohitura nabaritzea... guzti hori lortzea partidu gehio edo gutxigo irabaztea
bano garrantzitsuagoa da askotan. Eta larunbat honetakoa sentsazio positibo horiek utzi zuen
norgehiagoka horietako bat izan zen.

Kasu honetan, Kris-etaz gain (kanpon egongo dena denboraldi bukaerarte), Itxaso eta Alaitz ziren baja.
Ea azken hau, laster sendatzen den ebakuntzatik, lehen bezala bueltatzeko kantxeta!

Lehen zatia borrokatuta izan zen benetan, Martak markagailua ireki zuen lehiaren lehen 5 puntuak
lortuz, eta nahiz eta hasieran Tolosarrak markagailuan aldea ireki, laster sartu ziran norgehiagokan
Oiarsoko neskak. Lehen minutuak borrokatuta zeuden, eta kanpokoak aurretik jartzea ere lortu zuten
bigarren laurdenaren amaiera aldea, baino TAKEko neskak ondo erreakzionatu zuten eta atsedenaldira
iritxi baino lehenago 8-0eko partziala lortuz, aurrea hartu zuten berriro. Lehen 20 minutuen ostean
markagailua 25-22 etxekoen alde.

Bigarren zatian erabaki zuten ordea norgehiagoka gure neskek, hirugarren laurden ederra burutuz.
Gehienetan gertatzen dan bezala, garaipenaren oinarria defentsan egon zan, Tolosarrak lan ikusgarria egin zuten alde hortan, laguntzetara adi egoten, blokeoak behar bezala pasatzen, eta aurkaria jokatu nahi zuena ukatuz. Egia da Oreretako neskak ez zutela zortea izan kanpoko jaurtiketetan, baino beti izango dituzu irabazteko aukera gehiago, aurkaria jokatu nahi ez duena jokatzera behartu ezkero, eta hau lortu zuten TAKEtarrak larunbatean.

Astuna izatearen arriskuan ere, errepikatu behar dugu defentsako lan hauek izango direla arrakastara
eramango gaituztena, kantxan dauden 5 jokalariek lanen egotea, taldekidea laguntzea, 1X1en inoiz ez
erlaxatzea, hitz egitea, aldaratzean bultzatzea... esatea errexa da, eta egitea ordea ez hainbeste, baino
geroz eta gehi ikusten da hau TAKE Aralar Kirolak taldean. Jarraitu horrela!

Partiduko amaiera ez zuen historia handirik izan, etxekoek kontrolpean izan zuten emaitza momentuoro.

Aberajea ere irabazi zuen taldeak, eta kontuak alde batera utzita, gauzak ahal duzun hobena egiten
saiatzea, eta lortzea, beti izango da positiboa. Beraz, zoriontzeko lana larunbat hontakoa ere. Bukaerako
emaitza 48-40.

Taldea jada sailkatuta dago denboraldi bukaerako Play Off-ak jokatzeko, bukaerako postua jakitea falta
zaigu, eta batez ere, erabakigarriak izango diren astetarako prestatzen jarraitzera! Aupa neskak,
denboraldiko azken partea gozatzeko modukoa izango da!!!

Aupa ekipo eta 1, 2,3 ... TAKE!!!!

menu
menu