Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Polita izan da

Take Orbinox neska juniorrak nagusi CD Internacionalen aurka. 42-50

Larunbat goiza zen, Mons kiroldegia parean eta arrazoi desberdinak medio, taldeak 2 baja izan
zituen, Naroa eta Garazirenak. Aulkian, Manexen laguntza aparta izan zuen taldeak.

Aurrez jakin bazekiten, aurkari gogor eta lehiakorra zutela aurrean. Oso erasokorrak ziren eta
kantxan agintzeko lan itzela egin beharko zutela argi zuten, baina beroketatik antzeman zen
lanerako eta ikasitakoa martxan jartzeko euren esku zegoen guztia egiteko prest zeudela.

Lehen laurdenean, erasoan baloi asko oparitu zituen tolosako taldeak, kosta egin zitzaien euren
tokia hartzea, baina eraosan sinetsita eta defentsan lan itzela egin ondoren, markagailuan gerturatzea
lortu zuten. Lehen laurdena, 13-10eko emaitzarekin amaitu zen. 2.laurdenean, erreboteko lan
bikainak eta erasoan gauzak ongi egiteko gai zirela sinistea gako itzela izan zen. Haizea alde izan
zuten eta ez hori bakarrik baita saskian asmatzeko zoria ere. Atsedenaldira 3 puntuko abantailarekin
joan ziren.

Atsedenalditik bueltan, aurkariek 3ko marratik jaurti zituzten ia jaurtiketa guztiak eta ez zuten
asmatzeko parada gehiegirik izan. Bitartean, saski azpitik lan bikaina egiten aritu ziren tolosarrak
eta horrek eman zion taldeari egiten ari zirena, hartzen zituzten erabakiak zuzenak zirela
pentsatzeko aukera.

Azken laurdenean, aurkariak taldea estutzeko saiakera egin bazuen ere, ez zen aski izan partida
irabazteko. Azken emaitza 42-50.

Lan bikaina egin zuen taldeak, inoiz baino taldeago sentitu ziren eta bada nori eskaini ere garaipen
hau, gaur hutsune bat bete nahian besarkadak bidaltzen dizkiogunari. Animo!!

1,2,3...TAKE!!

menu
menu