Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bostgarren postuan bukatu dute senior neskek

TAKE Aralar Kirolak taldeak liga erregularrari amaiera eman zion Lasarten jokatutako norgehiagokarekin.

Azken jardunaldira ezer ez jokoan zutela iritxi ziran TAKEko senior neskak, jada 5. postua ziurtatuta
zutelarik, eta play off-etan aurkaria zein izango den ezagututa. Hala ere, gauzak ondo egiteko gogoarekin
bidaiatzen zuen taldeak. Tamalez baja ugari aurkezten zituzten TAKEtarrak. Leyre, Itxaso, Ana, Alaitz,
Marta eta Nerea E. ezin izan zuten partidua jokatu arrazoi desberdinengatik. Zorionez, Ainhoa Urkia eta
Irune juniorren laguntzaz gozatu zuen taldeak. Aurrean ligako talde indartsuenetariko bat, bigarren
postuarengatik oraindik borrokatzen zegoen Ostadar hain zuzen ere.
Gauzak horrela, lehiaren hasieran etxekoak izan ziren nagusi argi eta garbi. Beraien kalitatea erakutsi
zuten, oraindik gauzak jokoan zutela demostratu zuten, eta gainera bakarrik jaurtitzea nahi ez genun
jokalariek aukera argiak aurkitu zituzten. Defentsako despiste horiek dira datorren kanporaketan ezin
ditugunak egin! Guzti hori gehituta, lehen laurdenaren markagailu beldurgarria ekarri zuen, 21-4
Ostadarrekoen alde.
Hortik aurrera ordea, talde honetaz harro sentitzea eramaten gaituzten seinaleak ikusten hasi ziren.
Alegia, aurkaria, markagailua edo egoera zein den axola gabe borrokatzea, defentsan taldearengatik
sakrifikatzea, erasoan ardurak hartzea beldurrik gabe... Esan beharra dago, hurrengo 2 laurdenetan
ikusitako lana txalotzekoa izan zela., bai defentsan bai erasoan beldurrik gabe jokatuz. Aipatzekoa tarte
honetan Ainhoa Lakunzak lortutako3 hirukoak! Bi laurden hauek irabaztea lortu zuten Tolosarrak eta
hirugarrenaren bukaeran etxekoen abantaila 10 puntuetara murriztea ere.
Azken laurdena Irunen hiruko batekin hasi zan, markagailuan soilik 7 puntuetara gerturatuz Tolosarrak!
Baino tamalez, hemen bukatu zan TAKEkoen erresistentzia, Lasarteko nesken aldeko 8-2ko partzial bat
norgehiagoka erabakitzen zuen, garaipena etxean utziz 54-42ko emaitzarekin. Askotan esaten dugu,
markagailua ez dela izan behar lan ona edo txarraren epaile bakarra, ezta nagusia ere, eta kasu honetan
inoiz baino gehiago! Lehen laurdena kenduta, beste 30 minutuetan ikusitako lana da bidea gauza handiak
lortzeko, beraz zorionak neskak!
Lasarten aurkeztu ziren 9 jokalarien lana txalotzekoa izan zen, baino ezin dugu aipatu gabe utzi, Irati eta
Mirenek egindako esfortzua taldeko pibot bakarrak izanda norgehiagokan, minutu asko jarraien jokatuz
eta zona barruan beraiek baino altuagoak ziren jokalariekin borrokatuz. Aldi berean, zoriontzekoa Irune
eta Ainhoa urkiak emandako laguntza. Bi juniorrak beldurrik gabe jokatu zuten erasoan, defentsan gogor
aritu ziran, errebotean asko lagundu zuten, eta biek lortu zuten hiruko bana saskiratzea! Zorionak bikote!
Esan bezala, liga bostgarren postuan bukatu dute gune senior neskak, merituzko sailkapena jada azken
kategorian ez gaudela kontutan izanda. Aipatzekoa urte osoan irabazi beharreko norgehiagoka guztiak
irabaztea lortu izana, inoiz ez galduz sailkapenean azpitik zegoen aurkari baten kontra. Ez da batere
errexa hori. Lehen lau postuen aurkako partiduren bat irabazteko gogokin geratu da taldea, baino aurten
ere aurrerapausok ematen jarraitu dute gure neskek. Zoriontzekoa dudik gabe, burututako liga erregularra.
Orain Atletikon aurkako kanporaketan pentsatzea egokitzen da. Ez da gehien komeni zaigun aurkaria,
baino ilusioz beterik aurpegiratuko du taldeak kanporaketa hau. Ustekabea emateko prest dago taldea, eta
horretarako lanen burumakur gabiltza!
Aupa ekipo! Disfrutatzeko asteak dira aurretik dauzkagunak. Egurra eta saskibaloiaz gozatzera!!! 1, 2,
3... TAKE!!!!

menu
menu