Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sentsazio Positiboak

Azken txanpa Take Uzturrerentzat.

Larunbatean denboraldiko azken aurreko partidua izango zena jokatu zuten kadete neskek, Oiarsoren aurka. Oraingoan Garazi eta Laidaren falta genuen, ea Laida laister dugun bueltan.

Partidu hasieratik aurretik joan ziren tolosarrak. Hasieran, defentsako lan onak bere fruituak eman zituen. Aurkariei asko kostatzen zitzaien saskia bilatzea. Gainera, Takekoak erasoan antolatuta jokatzen jakin zuten urtean zehar emandako aurrerapausoak kantxan erakutsiz. Atsedenaldira 10 puntuko aldearekin iritsi ziren.

Atsedenalditik bueltan irrikaz atera ziren neskak eta 11-0ko partziala lortu zuten 2 minututan. Partidu bukaera arte lehenago defentsan izandako sendotasun hori galtzen joan ziren pixkanaka eta aurkariak gerturatzen joan ziren markagailuan. Hala ere, 8 puntuko aldea izan zen txikiena. Amaierako emaitza 53-42 izan zen, garaipena tolosarrentzat.

Aipatzekoa da jaurtiketetan askoz ere gehiago asmatu zutela aurreko partiduekin alderatuta. Bestalde, azken laurdenean erasoan pazientzia pixka bat galdu zuten. Kontraeraso asko lortzera ohituta, urduritu egiten baitziren erasoak ohi baino gehiago irauten zuenean.

Aupa neskak!! 1,2,3… TAKE!!

menu
menu