Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Denboraldiari agur, burua goran.

Norgehiagoka ondo baino hobeto borrokatzea lortu zuten berriro ere gure senior neskak, baino bukaeran Final Four-aren tiketa Atleticoko neskentzat izan zen.

Tolosan jokatutako lehia eta gero ezer ez erabakita egonda, deseatzen zegoen taldea berriro Atletico-ren
aurka lehiatzeko, erakusteko azken asteetan egindako lan onak bere fruituak emango zituela eta ez ziotela
beldurrik Donostiko taldeari. Kasu honetan Nerea Ugartemendia zegoen deialditik kanpo, azken
momentuko lesio bat dela eta. Bere babesa eta Amaia Urangarena ere euki zuen taldeak aulkitik.
Nahiz eta denborarekin iritsi polikiroldegira, luze itxoitea egokitu zitzaien Tolosarrei, aurretik
nazionaleko mutilen partidua bai zegoen, amaiera ikusgarriarekin bukatu zena. Bizitako saskiratze hori
dela eta, harmailetan izugarrizko giroa zegoela sartu ziren TAKEtarrak berotzera. Hala ere,
kontzentrazioa nabaria zen gure neskengan, eta nahiz eta beroketa motza izan, gogotsu aurpegiratzen
zuten partidu hasiera.

Benetan polita Tolosarrentzat hasiera hau. Maddik markagailua irekitzen zuen hiruko batekin, eta Irati eta Ainhoan puntuek 0-8koa jartzen zuten TAKEkoen alde. Amestutako hasiera. Donostiarrek ordea ez ziren
urduri jarri, denborarik eskatu gabe, pixkanaka markagailuan gerturatzen joan ziren lehen laurdena 12na bukatuz. Bigarren laurdena parekatua izan zen, bi taldeek gogor haritzen ziran defentsan, eta inorek ez zuen lortzen eroso erasotzea. Tolosan bezala, 20 zenbaki dun jokalariak, lehen zatiko azken segundoan
lortu zuen saskiratzea, etxekoen aldeko abantaila txiki bat lortuz. 26-21 lehen bi laurdenen amaieran.

Abantaila ez zan erabakigarria, baino Atleticoko taldearen presio jarraia, harmailetatik entzuten zan buila,eta jokoan zegoenaren presioak gehituta, gure neskek zertxobait kokilduta zituen. Helburua atsedenaldian argia beraz, presio hori gainetik kendu, kantxan gozatzea lortu, eta bide hortan markagailuari buelta eman.

Hirugarren laurdenean ordea etxekoak beraien kalitatea erakutsi zuten inoiz baino gehiago, gure neskak defentsa handiak burutzen zituzten, baino donostiarrak meritu handiko saskiratzeak lortzen zituzten bata bestearen atzetik. Hauek ez zirenen sartzen gainera, erasoko aldaratzea errazegi aurkitzen zuten etxekoak.

Kanporaketa honetan hobetzeko zerbait utzi badu taldeak, azken hau izan da hain zuzen ere, zaila da taldeirabazle bat aurkitzea, aldaratzea ixteko orduan lan ona egiten ez duena. Etorkizunean lantzeko zerbait dudarik gabe.

Hirugarren laurden hau 38-29ko markagailuarekin itxi zan. Tolosan lorturiko 2 puntuko abantailari
gehituta, lortzen hari ziren saskiratzeak kontutan edukita, gradatik zegoen presioari gehituta... definitiboaizan zitekeen abantaila. Beste talde batekin agian bai. Ez ordea gure senior neskekin.

Ezin hobea azken laurdenaren hasiera. Leyre Jauregiren bi puntu, Amaia Iraolaren saskiratze bat eta Loren hiruko bat, eta 0-7ko partzial bat Tolosarren alde! Saskiratze bana talde bakoitzarentzat eta 5 minuturen faltan markagailuak 40-38koa erakusten zuen. 5 minutu jokatzear, eta kanporaketa guztiz bizirik! Tamalez, azken 5 minutu hauetan etxekoak izan ziren gehio asmatu zutenak, 7-0eko partzial batekkanporaketa hil egin zuen. Bukaerako emaitza 55-45 izanik. Detailetan erabakitzen dira askotan norgehiagokak, eta hau horrelako kasu bat izan zen. Markagailua estua zegoela, pare bat jaurtiketa on ez ziran sartu Tolosarrentzat, eta etxekoen alde ordea bai.

Hala ere, merezimenduz lortzen dute Atleticoko neskak sailkapena. Beraien kalitatea erakutsi dute,
laguntzen duten 3 juniorrak ikusteko kanporaketa burutu dute (taldeak lortutako 100 puntuetatik, 52 lortu dituzte...), eta legez irabazi dituzte bi norgehiagokak. Zorionak hemendik Donostiarrei. Ezin aipatu gabe utzi Tolosatik beraien babesa erakustera gerturatu ziren guztiak. Azken asteetan taldeak babes hori inoiz baino gehiago sentitu du, beraz esker mila guztioi!

Gure neskei egindako lan onaren satisfazioa geratu behar zaie. Amorru handia ematen du hain gertu
ikusi izana igoerako Final Four-a, baino amorru hori motibazio bihurtu behar dugu. Honaino iristeak lana
ondo egiten hari garenaren lasaitasuna eman behar digu. Denboraldi amaiera honek taldea bide egokia
hartu duela erakusten du, eta guztion (entrenatzaile, jokalari, klub eta zaletuen) konpromezuari esker,
lortuko dugu Tolosako nesken saskibaloia merezi duen lekura eramatea!

Zorionak neskak burututako kanporaketagatik!!! Gozatzen jarraitzera eta aupa gu!!!

menu
menu