Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Denboraldiari amaiera modurik onenean

TAKE Redline Mekanikako kadete mutilek Gipuzkoako txapeldun bilakatu ziren Igandean Gaskan.

Txapelketako azken faserako laugarren bezala sailkatu ziren kadeteak. Lehen sailkatuari bi partiduak irabazi finalerdietan eta finalean gure kriptonita aurrean, Askatuak, denboraldian zehar garaipenik ez hauen aurka.

Partidua hasieran Tolosarrek zeukaten kontrolpean, kanpoko jaurtiketan nagusi ziren eta defentsan izugarrizko lana egiten ari ziren. Baina DOnostiarren kalitatea atera egin zen partiduan zehar eta hirugarren laurdenean buelta ematea lortu zuten. Taketarrak ez zuten inoiz amore eman eta beti partiduan sartuta ibili ziren. 38 segunduen faltan hiru puntu azpitik zeuden, Unaiek falta jaso eta jaurtiketa marrara, biak sartu eta defenditzea, bertan Manexek baloia lapurtu eta bakarrik sarreran huts egin, baina errebotean prest zegoen Beñat. Honek saskiratzea lortu zuen bi gora jartzeko. Beste defentsa zoragarri baten ondoren baloia tolosarrentzat zen, eta Unaiek baloia jasotzean beste falta bat, oraingoan jaurtiketa libre bat sartu zuen 12 segunduren faltan. Hutsartea kantxan, momentu erabakigarriak, zer esan? nola lasaitu jokalariak entrenatzaileak berak geldi egon ezin badu? zein momentu zaila baino politta izan zen hori.

Defenditzea erabaki zen, Askatuakekoek baloia jaso eta biko saskiratze bat bilatu nahi zuen segundu horietan, ez zuten lortu, baino baloia jaurtitzaileak jaso zuen eta hirukoa botatzea lortu zuen denbora amaitu baino lehen, aroa jo eta kanpora atera zen, garaipena Tolosarra zela esan nahi zuen.

Zorionak talde osoari egindako lanagatik! Aupa TAKE!

Entrenatzaile bezela orain, eskerrak ematea bakarrik geratzen zait, finalean gertatutakoa alde batera utzita, oso denboraldi zoragarria izan da, errusiar mendi bat bezela ibili gara baino pausoz pauso hobeten joan gara eta taldea pixkanaka sendotzea lortu dugu.

Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuet eta hemendik aurrera ikasitakoa erakutsiko duzuelakoan geratzen naiz!

Eskerrik asko Unai #4 flekilloa alde batera edo bestea edukita ere, denak harrituta uzten dituzulako zelaian eta zelaitik kanpo.

Eskerrik asko Aitor #5 erakutsi duzulako barruan duzun magia, estiloa, kalitatea. Jarraitu borrokan.

Eskerrik asko Oier #6 inoiz ez dezulako amore eman, momentu zailetan zein onetan.

Eskerrik asko Xuhar #7 barruan daukazun gogoa, rabia eta hobetzeko nahia erakusteagatik. Jokalari on batek behar dituen gaitasunak.

Eskerrik asko Hodei #8 beti toki egokienean dagoen pertsona bat zealako, oso harro egoteko modukoa!

Eskerrik asko Euken #9 taldearen bostgarren hanka, denen laguna, gidaria, partiduetatik atera baino inoiz ez alde egin duena izateagatik. Ez aldatu!

Eskerrik asko Beñat #10 elkar pasa dugun urte zoragarriangatik! Toki baten ala besten asko irakatsi didazu!

Eskerrik asko Manex #11 denen kapitain, erreferente, txoro, jokalari… eta lista bukaezin bat esango nuke zuri eskerrak emateko. “Oh capitan mi capitan!”

Eskerrik asko Teje #12 zure ixilitasunak dena esaten duelako, “sin mas”.

Eskerrik asko Derick #13 erakutsi duzun konpromezua eta konfiantzagatik, taldea ez dezu inoiz alde batera utzi eta taldeak bueltatu egin dizu!

Eskerrik asko Jabi #16 beti erakusten duzun irrifarragatik, momentu onean zein txarrean zuri begiratu ezkero ondokoa alaitzeko gaitasuna duzu.

Eskerrik asko Joanes #17 taldeari emandako guztiagatik, zure hobetzeko nahia erakusteagatik, jarraitu horrela eta dena ondo aterako zaizu.

Eskerrik asko Iñigo entrenatzailea izateagatik, saskibaloian mundua aurten elkartu gaitu eta espero det berriz ere horrela izatea beste momentu batean. Asko erakutsi didazu eta espero det zure ikasketa etapa berrian dena ondo joatea.

Besterik gabe, Aupa zuek! Gora TAKE eta hurrengo urtera arte!

menu
menu