Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Denboraldi hasiera

Take Redline Mekanika - Bera Bera Albistur

Aurredenboraldi on baino motx baten ostean, igandean denboraldiari hasiera emateko unea iritsi zen. Lehen partidua Bera Bera Albistur taldearen aurka genuen. Taldeko hamar jokalariak gogor berotzeko asmoz kantxaratu ziren, baina Garoak partidua ez jokatzea erabaki zuen. Pixkanaka lesiotik hobetzen doa, baina guztiz sendatu arte itxaron beharko dugu berriro kantxan ikusteko. Hala ere eskertzekoa ahulkitik emandako laguntza!

Partidua hasi eta lehia oso parekatsua izango zela argi ikusi zen, Takeko neskak aurretik jartzen ziren baina segituan Bera Berakoak paretsu jartzen ziren, 10-10 markagailuarekin amaitu zen lehen laurdena. Bigarren laurdenean gure neskak buruak, eskuak eta intentsitatea jaitsi zituzten, donostiarrei kontraeraso erresak egiten utziz. Talde bat gara eta talde bezala defenditu beharra daukagu, denok defenditzera jetsiz. 15-24 markagailua.

Atsedenalditik tolosarrak gogotsu kantxaratu ziren, oraingoan borrokatzeko gogoa zutela erakutsiz! 11-3ko partziala egin zuten neskek, markagailuan gerturatuz, 26-27 donostiarren alde. Azken laurdena izango zelakoan, bi taldeak partidua irabazi nahi zutela erakusten zuten. Gure neskek entrenamenduan lantzen ari garena kantxaratu zuten, gogor defenditzen ari ziren, baina reboteari begira geratzeak bere ondorioak ditu, eta guk jasan genituen. Laugarren laurdena 35-35 amaitu zen.

Beraz, bost minutuko luzapena jokatzea egokitu zitzaigun. Markagailuan bi minutu faltan 3 puntuko aldea genuen, ondo defenditzea eta erasoan lasai jokatzea zen gure helburua. Baina urduritasunak zirela eta azkarregi jolasten genuen, aurkariei erasotzeko aukera gehiago emanez. Azken bi minutuetan gure markagailura iritsi eta saskiratze bat gehiago lortu zuten Bera Berako neskak. Azken emaitza 38-40.

Denboraldia garaipenarekin hastea taldearentzat oso positiboa izango zen, nahiz eta galdu taldeak positibo egon behar du erakutsitako jarreragatik, gogoengatik eta gaitasunengatik!
Aupa neskak! 1, 2, 3... TAKE!

menu
menu