Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ORBELAKOAK PREST HIRUGARREN JARDUNALDIRAKO

Iazko txapeldunaren aurka jokatzea egokitu zitzaien Orbelakoei pasa zen larunbatean. Itxuraz zaila izango zen partidua, baino gureak garaipena eskuratzeko asmoz joan ziren hara eta horretan aritu ziren hasieratik.

Partidua berdinduta hasi zen, Dolphinsekoek beraien indarraz baliatuz taula azpian nagusi ziren, baino gureak baloia ondo mugituz falta mordoa atera eta jaurtiketa libreen bitartez partidan mantentzen ziren, 17-17 lehen laurden amaieran.

Bigarren laurdena ere, aurrekoaren antzera joan zen, hala ere Donostiarrek hiru puntuko abantaila lortu zuten atseden aldira gureek ez baitzuten oraingoan jaurtiketa libreekin asmatu eta 7 huts egin zituzten laurden honetan.

Bigarren zatian, etxeko taldeak hortzak estutu zituen defentsan, asko itxi ziren eta Orbelakoek ez zuten jakin defentsa hura apurtzen. Buru belarri aritu ziren arren, ideiak ez ziren partidu hasieran bezain garbiak, akatsak pilatzen joan ziren eta azkeneko laurden oso eskas baten ondorioz, amaieran 62-47 izan zen markagailua. Aste honetarako Xabi Mendizabal eta Jon Ander Lizarralde bueltan dira, lehenengo
taldetik Gorka ere izango da gureekin aurreko bi partiduetan bezala, eta aurten aurrenekoz Iker
Merino ere etorriko da lehen taldetik, taldeari bultzada txiki bat emateko asmoz.

Ea hirugarrengoan garaipena eskuratzerik duten Orbelakoek, zortzietan Donostiako Aieten izango da norgehiagoka, Atletiko San Sebastianen aurka, ea hirugarrengoan eskuratzerik duten lehen garaipena!
Jarrai dezagun lanean!

Aupa Take!!!

menu
menu