Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE BURRUNTZI...PIZTU DA SUA!

Denboraldiari hasiera eman zion Take burruntzik aurreko larunbatean, uste baino maila baxuagoa erakutsi zuen talde baten aurka aritu ziren eta garaipena Gasteiztik Tolosara ekartzea lortu zuten.

Baskoniako bigarren taldea izan zuten aurkari gure junior mutilek, eta aurreko urteetako esperientziaz aurkari oso zaila aurkituko zutenaren susmoa zuten arren, zoritxarrez, parean genuen taldea oso ahula aurkitu genuen, zortzi jokalari eta aurreko urteetatik aurpegi ezagun gutxi.

Partidua ez zuten behar bezala hasi gureek, DEFENTSAN IZAN OHI DUTEN SUA ETA GOSEA ITZALITA zirudien, ez ziren batere ondo aritu bat bider bateko lanean, atzera korri egiteakosta egiten zitzaien eta horren isla lehen laurdenean jasotako 20 puntuak eta gerora, 5 puntuko desabantaila markagailuan.
Bigarren laurdenean aldiz, Burruntzikoak jarrera aldatu zuten eta SUA BERPIZTU ZEN, Beñaten debutarekin batera 2-19 partzialarekin markagailua irauli zuten. Jarrera beste bat zen defentsan eta honek ere erasoko ideiak garbiago ikuste arazten zien, asko asmatu zuten laurden honetan 6,75m-ko marratik.

Bigarren zatian, abantaila handitzen joan ziren pixkanaka amaieran 51-76ko emaitza eskuratu arte. Bigarren zati txukuna egin zuten burruntzikoek, erritmo altua mantenduz, azken segundora arte denek beraien minutuak disfrutatu nahi izan zituzten.

Asteburu honetan Unamuno talde Bilbotarra izango dugu Usabalen larunbatean 12.15etan. Aurkari gogorra, goi mailako saskibaloia jokatu ohi duena, maquina bat lan egin beharko dute gureek irabazi nahi badute.

Hala ere gogotsu daude gureak, aurreko asteko hasierak zapore gozoa utzi du taldean eta gogo biziz daude aste honetan duten erronkarako!
Aupa mutilak, gogor lanera!

Aupa Take!

menu
menu