Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bide luzea oraindik...

Take Redline Mekanika - Easo Bankoa

Larunbatean Easo Bankoa taldea genuen aurkari. Oraingoan Maialenen baja genuen, baina armailetatik Garoaren eta Paularen babesa jaso genuen.

Orokorrean Easoko taldeak oso jokalari azkarreko taldeak dira, eta gogorrak gainera. Baina entrenatzaileok Tolosako neskak atzean gelditzen ez direla pentsatzen dugu, jokalariek sinistea falta da soilik.

Azken egunetan ohikoa den bezala, lehen minutuetan konzentrazio falta eta urduritasunak nabariak ziren. Partidua aurrea zihoala gure neskak gogotsu aritu ziren. Defentsan laguntza onak eginez, gogor erasotuz eta ondorioz jaurtiketa aukera onak lortuz. Baina beranduegi zen. Easokoek ateratako abantailara iristea ez genuen lortu.
Ikasi beharrekoak: partiduak irauten duen berrogei minutuak borrokatu behar dira eta lasai jokatuz gero talde hobea gara.

Partiduko azken emaitza: 39-63 Easokoen alde.

Goazen lanean jarraitzera neskak! Bide luzea daukagu oraindik eta!
1, 2, 3... TAKE!

menu
menu