Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehen txanpa infantil nexken taldearentzat

Hasi dute denboraldia Take Oria Electricidad-eko nexkek. Partiduekin gozatzeko ordua heldu da azkenean.

Irailetik honaino ikasitakoa martxan jarri zuten infantilek joandako larunbatean. Sofia Estudio ISB-ren (Iraurgi) aurka jokatu zen partidua Tolosan goizeko 9:00etan.

Hasieran, lehen laurden kaxkarra egin zuten takeko jokalariek, oraindik oihean lo egongo balira bezala. Izugarrizko korrika saioa izan zen hura azpeitiarren aldetik, ia ia haien lehen laurdeneko puntu guztiak kontratakean izan baitzen.

Handik aurrera, esnatzen joan ziren tolosarrak pixkana pixkana eta bigarren laurdena bereganatzea lortu zuten. Deskantsuaren ondoren, takeko jokalariek aurreko laurdeneko intentsidadearekin jarraitzea lortu zuten baino oraingoan azpeitikoak izan ziren jokuaren bizitasuna aldatu zutenak, halere ondo eutsi zioten gure nexkek.

Azken laurdena berriz, parekatsu ibili zen eta gauza oso politak ikusi ziren takeko jokalarien aldetik. Hala eta guztiz ere, eremu asko geratzen dira hobetzeko eta aurrera eramateko. Hasiera besterik ez da oraindik eta aterako da barruan gordeta dugun magia!
1,2,3 TAKE!💪🏽💪🏽

menu
menu