Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Panelfisa kadete nesken estreinu handia

Partaidetzako kadete neskak Easoko taldea baino gehiago izan ziren hasieratik.

Talde berria aurtengo kadete neskatan sortu dena, bigarren eta lehen urteko jokalariak elkartuz. Ez da
erraza izaten horrelako kasuetan behar dan kohesioa lortzea eta idea horrekin hasi dira aurten entrenatzen,
talde bat osatzerena hain zuzen ere.

Gogor entrenatzen duten neska taldea direla erakutsi dute aurredenboraldi hontan, ikasteko gogoz
daudenak eta jokalari bezala bai talde bezala asko hezitzeko gaitasunarekin. Entrenamendutan
intentsitatea, ikasteko grina, lana egiteko joera eta gauza berriak ikasteko gogoak ez badituzte galtzen,
aurtengoa urte polita izango da dudarik gabe!

Estreinua Donostiko Easo Lizeoa taldearen aurka izan zen pasatako larunbat hontan, jokalari guztiekin
bidaiatu zuen taldea Lizeora, eta norgehiagoka ondo borrokatzeko gogoz beterik. Nahiz eta aurkariaren
mailak lehia asko kondizionatu, ezin da ukatu gure nesken lana oso ona izan zela.

Hasieratik nabaria izan zen gure neskek beste maila baten zeudela, bizi defenditzen hasi ziren, fisikoki
aurkaria baino gehiago ziren, eta kontzentrazio faltarik gabe markagailuan lehen abantaila azkar lortu
zuten, lehen 5 minutuetan 0-16ko partzial bat lortuz. Hortik aurrera, norgehiagoka erabakita zeola argi
geratu zan, eta bi taldeek beraien hobena erakusteagatik egin zuten borroka.

Aurten beti esango dugun bezala, helburu nagusiak entrenoetan landutakoa partiduan ikustea, eta
jokalariak kantxan gozatzea izango dira, eta larunbaten esatea daukagu biak lortu zirela, beraz hemendik jokalariak zoriontzea besterik ez da geratzen! Aipatzekoa Donostiko neskak erakutsi zuten jarrera, nahiz eta markagailuan desabantaila handia izan, inongo momentuan ez zuten keinu txarrik eduki eta beraien jokoa egiten saiatzen jarraitu zuten, zoriontzekoa ere ez baita egoera erraza izaten!

TAKEko jokalariak ere beraien lana 40 minutuetan ondo burutu zutela esan dezakegu, defentsan
intentsitatea ez zan inoiz jaitsi, baloia berreskuratu bezain pronto korri egiten zuten, eta saskia erasotzeko beldurrik ez dutela erakutsi zuten. Gainera norgehiagokaren zati batzuetan gauza berriak probatzeko gai izan ziren, etorkizunerako baliagarriak izango diren egoerak ziur. Nahiz eta markagailuan abantaila izugarria lortu, ezin da ahaztu batzuetan aldaratzea behar bezala ixteaz ahaztu ginela, eta eraso estatikoan talde bezala jokatzea falta zaigula oraindik. Hori da saskibaloiak duen erakargarri bat, beti dagoela nun hobetu!

Iritsiko dira norgehiagoka zailagoak edo gure maila edo handiagoa duten aurkariak, egoera horietarako
lanen jarraitu beharko dugu. Egunero jokalari eta talde hobea izateko helburuarekin, eta egunero kantxan gehiago disfrutatzeko ideiarekin.

Aupa ekipo!!! Eta 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu