Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aurrera pauso nabaria

Take Redline Mekanika - Eskoriatza K.E.

Ostegunean eginiko entrenamendu onaren ostean, defentsako intentsitatea eta jarrera igotzea besterik ez zen izan, larunbatean partidua jokatzea zegokigun, oraingoan Eskoriatzako taldearen aurka.

Beraz beroketarako gogotsu kantxaratu ginen, baten batek oraindik lo jarraitzen zuen baina partidua hasterako esnatu zen!

Aurkariak oso mugimendu onak zituen erasoan, eta defentsan ere ondo ibiltzen ziren. Baina Tolosako neskak ez ziren atzean gelditu. Osteguneko jarrera berdinarekin kantxaratu ziren eta beste partiduekin alderatuz, sekulako aldea nabaritu zen, positiboki noski.

Lehen laurdena 17-16ko markagailuarekin amaitu zen Takekoen alde. Partidua oso parekatsu zegoen baina hurrengo bi laurdenetan Eskoriatzakoak abantaila lortu zuten. Gure neskak atzean gogor defenditzen jarraitu zuten, eta erasoan aukera polittak lortu zituzten, baina baloia ez zen sartzen... Azken laurdena berriro irabazi egin zen, berandu zen iada. Partidua 43-54 emaitzarekin amaitu zen.

Azpimarratzekoa taldeak eduki duen jarrera aldaketa! Bide honetik jarraituz gero edozein talderekin lehiatzeko gai gara! Aurrera pauso handia nabaritu da (argazkian batzuk hazi egin diren bezela...). Baita berrogei minutuz jarrera berdinarekin partidua borrokatu zutela ere!
Zuzentzeko akatsak dauden arren, taldekide guztiak pozik egoteko partidua izan zen. Orain lanean jarraitzera, akatsak zuzentzera eta saskibaloiaz disfrutatzera, emaitzak etorriko dira eta!

Zorionak neskak! 1, 2, 3...TAKE!

menu
menu