Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Senior nesken estreinu ona Usabalen

TAKE-ko nesken lehen taldeak etxeko lehen partidua aprobetxatu zuen denboraldiko lehen garaipena lortzeko norgehiagoka eroso batean.

Ordutegia estreinatzen du aurten TAKEko nesken lehen taldeak, hain beste urtez eguardian jokatu
ostean, larunbat atsaldetan lehiatuko bai dute denboraldi hontan. Larunbat hontan 16:00etan izan zen, eta aurkaria ezaguna den Goierri.

Gogotsu ziren beraz gure neskak debut honekin, eta aldi berean lehen jardunaldiko norgehiagoka alde
batera uzteko. Bi helburuak ondo baino hobeto lortu zuten! Urte bat kanpoan egon ta gero, larunbat
honetan Miren Fernandez bueltatu da taldera, eta honekin lehen aldiz taldeko 10 fitxak elkartzen ziran
norgehiagoka baten, berri ona.

Hasieratik agindu zuten Tolosarrak markagailuan, Krisen 6 puntu jarraiak, Leyren saskiratze batek eta
Martan hirukoak, 11-0eko partziala jartzen zuten lehen 5 minutuetan. Hemendik aurrera, taldeak 40
minutuetan kontrolpean izan zuen markagailua, inongo momentuan Goierrikoei gerturatzea utzi gabe, aldiberean diferentzia handitzen azken emaitzara iritsi arte.

Atsedenaldira markagailua 34-17koa erakusten zuen, eta lana benetan ona etxekoen alde. Erasoan baloia
zentzuz mugitzen bai zuen taldeak, eta defentsan aurkariari aukera gutxi emanez. Lehen 20 minutu
hauetan ikusitakoa da bidea ekipo! Atsedenalditik bueltan, agian emaitzak ematen zuen segurtasuna dela eta, maila zertxobait jaitsi zuen taldeak, batez ere defentsan gogortasuna murriztuz, aurkariak saskiratze errazak lortzea ekarri zuena. Hala ere, TAKEkoak nagusi izaten jarraitzen zuten eta bukaeran
markagailuak 66-42koa erakusten zuen. Merezitako emaitza gure neskentzat!

Aipatzeko datu batzuk utzi zituen norgehiagokak. Aurten kanpoko jaurtiketan arma garrantzitsua izateko lanean ari dira gure neskak, eta norgehiagoka hontan lehen aldiz eman zuen fruituak lan hori, 5 jokalari desberdin hirukoa saskiratu bai zuten, Marta, Nerea Elosegi, Alaitz, Ainhoa eta Maddik bi bider alegia.

Eta are garrantzitsuagoa puntu banaketa, taldekide guztiek lortu baitzuten saskiratzea, inor puntu lorketan nabarmenki pisua eraman gabe. Nerea Ugartemendia 5; Maddi 6; Nerea Elosegi 8; Kris 8; Ainhoa 9; Marta 6; Alaitz 6; Miren 4; Irati 10; Leyre 4. Larunbatean ikusi zan talde jokoaren erakusgarri. Ez ahaztu ordea, azken bi urtetan lortu dugun defentsa mailak ekarriko digula arrakasta!

Zorionak beraz taldeari eta hobetzen jarraitzeko lanean animatu guztiei, honek beti ematen bai ditu
fruituak! Larunbata afari batekin bukatu zuen taldeak, kantxan ikusitakoa bezain garrantzitsua kantxatik
kanpo talde bat dela ikustea. Aupa ekipo! Daukagunataz disfrutatzen jarraitzera!

Datorren larunbatean lehia polita eukiko dute gure neskek, aurrean Donostiko Askatuak taldea, lehen
emaitzetan erakusten ari dutenak, aurten kontutan hartu beharreko aurkaria izango direla. Gogor haritu
beharko du taldeak hau aurrera ateratzeko. Egurra ekipo! Larunbaten 18:00tan Usabalen jokatuko da, ea
harmailetan inoiz baino babes gehio jasotzen duten gure neskek! Aupa neskak eta 1, 2,3 ... TAKE!!!!

menu
menu