Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ikuskizuna Usabalen!

Panelfisa kadete neskak garaipena lortu zuten prorroga izugarrizko saskiratze batekin lortu ostean.

Lehen partidua etxean Panelfisako Kadete neskentzat, eta zaila da imajinatzea modu hobeagorik estreinubaterako. Partidu lehiatua, tentsioa, izugarrizko saskiraketa bat, prorroga... eta gainera garaipenaren saria.

Goizeko 10:30tan jokatzen zuen taldeak lehen aldiz, eta hasieratik erakutsi zuten gure neskak esna
agertu zirela norgehiagokara, jokatu ziren lehen minutuak kalitate handikoak izan baitziren.
Norgehiagoka hasi baino lehenago, argi zegoen hau ez zala izango lehen jardunaldian jokatutakoaren
antzekoa, borrokatutako bat baizik, horrelako lehiak izango dira jokalariei eta taldeari baliagarri izango
zaienak, beraz gogotsu zeuden denak partidua hasteko. Irati, Enara eta Anen saskiratzeak 9-0eko
markagailua ipini zuten lehen 5 minutuetan, eta lehen zatian markagailuan nagusi izan ziren Tolosarrak.
Atsedenaldira 19-13koa izanda partziala.

Bigarren zatian ordea Donostiarrak izan ziren gehiago kantxan. Tolosarrei defentsan kosta egiten
zitzaien aurkaria gelditzea, balantze defentsiboan etorkizunean zuzentzeko akatsak ikusi ziran. Erasoan
ordea arazoa presio irteera zan, Donostiarrak ondo landuta zuten hau, eta gure jokalariak arazoak izan
zituzten hau gainditzeko. Denbora soberan dute aurretik gure jokalariek gabezia taktiko hauek lantzeko!

Gauzak horrela, aurkariak markagailuari buelta ematea lortu zuen, eta azken minutuetan abantaila
beraiena zen. 15 segundo soilik geratzen zirela, 5 puntuko abantaila zuten Donostiarrek, baino
TAKEtarrak ez zituzten besoak jaitsi, eta honek bere saria ekarri zuen. Ainhoak biko saskiratzea lortzen
zuen taldea 3 bera uzteko, aurkariak 2 jaurtiketa libre huts egin, eta hortan Izarok baloia hartzen duela,
kantxa ziztu bizian gurutzatu, hiruko marran gelditu, eta ikusteko hirukoa sartu norgehiagoka
berdintzeko! Gutxitan ikusten diren saskiratze horietako bat disfrutatu zuten Usabalen zeuden ikusleak, baita talde osoak ere. Zorionak hemendik Izaro!

Azken defentsa on baten ondoren, prorroga jokatzea. Bizitako egoerak ematen duen indarrak direla agian, Tolosarrak izan ziren nagusi argi eta garbi azken 5 minutu hauetan, bukaeran garaipena etxen utziz 53-50eko markagailuaz.

Pozik egoteko arrazoi ugari beraz. Bukaerako garaipena ez zan izan garrantzitsuena. Ezta ere lortutako saskiratze izugarria. Taldeak norgehiagoka osoan erakutsitako jarrera baizik. Jokalari guztiek gehitu zioten taldeari, azken segundurarte sinisten jarraitu zuten, bizitako tentsio handiko momentuetan gai izan ziren lasaitasuna mantenduz momentuak behar zuena ulertzeko (ez da batere errexa!), eta guzti hori kantxan jarrera zintzoa erakutsiz! Zorionak ekipo eta horrela jarraitzea!

Normala den bezala, hobetzeko pila bat oraindik, hortarako astean zehar ere gogo berdinak jarri, eta
entrenamendu bakoitzean dena uztera!

Aupa ekipo!!! Eta 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu