Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aldapa igo ezinean dabiltza infantil nexkak

Aste honetan ere Iraurgi aurrean edukita, garaipen itsu horren bila joan dira Take Oria Electricidadeko jokalariak

Aurreko larunbatean jolastu zen norgehiagoka Tolosan. Oraingoan Iraurgiren beste taldea zuten aurkari tolosarrek. Partida zaila izango zela asumitua zuten, baina horrek ez zien atzera botarazi. Hala ere, jokatu ondoren ez ziren oso gustora atera.

Lehen laurdenean, gogor eutsi zien gure nexkek azpeitiarrei, baina bigarren laurdena heldu ostean, espabilatzen hasi zen kanpoko taldea, emaitza beraien alde ezarriz. Hirugarrenean berriz, bi taldeak berdin jokatzen jarraitu zuten eta Iraurgi pauso bat aurrerago zihoanez, bien arteki aldea ez zen gutxitu. Azken laurdenean aldiz, txikitzeko asmoz atera ziren tolosarrak, baita lortu ere lehen bi minutuetan. Ondorengoetan berriz ere zulo batera erori izan balira bezala intentsitatea jaitsi zuten.

Emaitza alde batera utzi, eta oraindik ere zertxobait ikasteko dutela konturatzeko balio izan die. Pixkanaka pixkanaka emaitzak ateraz joango dira, baina horretarako pazientzia eta ikasteko gogoa behar dira!
1,2,3....Take!!!💪🏽

menu
menu