Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Saskibaloiaz gozatzen Azaroko zubian

Zubia Azpeitian pasa zuten TAKE Orbinoxeko Katede neskak

Azken asteburu luze honetan, Azpeitian jokatzea egokitzen zitzaigun. Ostiraleko entrenamendutik hasita, aurreko asteen aldera, jokalari gutxiago bilduko ginela argi genuen.
Hala ere, larunbat goizean bederatzi jokalari elkartzea lortu genuen, eta Urrakin gora abiatu ginen.
Beroketan zehar taldea esnatzeke zegoela ikus zitekeen baina hau amaitu, partidua hasi eta taldearen jarrerak onera egin zuen. Eredugarria izan zen zelaian nahiz bertatik kanpo erakutsitako jarrera. Ondo egiten ari ginena txalotu eta okerrago irteten ari zena positiboki errefortzatu genuen.
Ez genuen bederatzi jokalari eta bi entrenatzaileren irudia transmititu, talde baten itxura baizik.
Bestalde, astez asteko hobekuntza eta egindako lana ageri gelditu zen azken larunbatean.
Hainbat arlotan hobekuntza ikusi izanak ez du esan nahi entrenamenduro lanik egin behar ez dugunik, hobetzeko asko baitugu denok.
Partiduetan ageri den jarrera eta gogoa entrenamenduetan ikustea izan liteke gure helburu garrantzitsuenetako bat.

menu
menu