Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sentimendu nahasiak

Take redline Mekanika 27 - Bera Bera 65

Aste osoan zehar ligako aurkari onenetariko baten aurka lehiatzea zegokigula genekien, baina horrek Tolosako neskak ez zituen beldurtu eta asteko bi egunetan oso ondo entrenatu zuten neskek. Gainera aipatzekoa azterketetan egon arren entrenatzera azaldu zirela, daukaten konpromezua erakutsiz! Zorionak neskak! Baita Iratiren eta Izaroren laguntza izan genuela ere, eskertzekoa!

Entrenatzaileok itxaropentsu geuden partidurako, ez partidua irabazteko, baizik eta Takeko neskek jarrera erakusteko, hainbestetan falta zaigun jarrera hori. Astean zehar jarrera ezinhobea izan zuten, hau aldaketaren hasiera izango zela uste genuen, denboraldi berri baten hasiera.

Partiduan deskantsura arte kantxan egindako lanarekin gustora geuden entrenatzaileok. Bigarren zatitik aurrera, ordea, ez genuen Tolosako taldea ezagutzen. Hainbestetan errepikatzen dugun jarrera desagertu egin zen, borrokatzeko gogoa, jolasteko ilusioa eta disfrutatzeko minutuak joan egin ziren. Tristeena entrenatzaileok oraindik taldearengan sinisten jarraitu genuela izan zen, beraiek sinisten ez duten ezbezela.

Taldeak badaki urte zaila izango dela emaitzaren aldetik, eta momentu askotan egoera horri aurre egin beharko diogula, burua altsatuz eta jarrera erakutsiz. Baina hori da kontua: JARRERA. Jarrera entrenamenduetan eduki behar da gero partiduan ere isladatzeko. Entrenamenduetan azalpenak entzun egin behar dira, azaldutakoan ariketa antolatu eta ahalik eta azkarren hasi, lehiatzeko gogoa erakutsi, taldekideak animatu, gauza berriak probatu, akatsak egiten ikasten baita. Partiduetan kantxako minutuetan daukadan guztia eman behar dut, aurkaria gu baino hobea bada burua hotz mantendu, jaurtiketak punteatzera iritsi, errebotea itxi, defenditzeko jarrera eduki. Ahulkian nagoenean, jarrera taldekideak animatzea da, aldatzeko nire izena esaten dutenean segundu erdian mahaian aldaketa eskatzen egotea da.

Partidu amaieran entrenatzaileok sentimendu nahasiak genituen: haserrea eta tristura. Taldearekin eta taldekide bakoitzarekin oso gustora gaude, eta taldearengan inork ez bezala sinisten dugu, baina kantxan jokalariak zaudete, zuek sinistea falta da.

Goazen partida hau atzean uztea, denboraldi "berri" bat hastea, jarrera nabaria den denboraldia. Horrelako egoeretatik gauza asko ikasten dira, ez jokalariak soilik, entrenatzaileok ere ikasi dugu.
Orain, inoiz baino gehiago talde bat gara. Sinistu zuengan mesedez, sinisteko asko duzue eta!
Aupa zuek! 1, 2, 3...TAKE!

menu
menu