Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Takeko mutilak 40-65eko emaitzarekin gailendu ziren Orioko Zast taldearen aurka.

Alde zaharrako kadeteek partidurik galdu gabe mantentzen dira goiko postuan

Aste honetan, esan bezala, kadete mutilei Oriora bidaia egitea egokitu zitzaien. Goizeko
9:30tan hasten zen partidua. Gauzak horrela, gure mutilak goiz kantxaratu ziren beroketan
ondo esnatu ahal izateko. Partiduari erreparatuz, aipatzekoa da gure taldeak lehen minututik
erakutsi zuen intentsitatea eta defentsako lana. Horrela, lanaren erakusle zen emaitza lehen 10
minutuak pasa ondoren. 10-17 gure alde.
Bigarren laurdenetik aurrera Orioko taldeak ere defentsako lana hobetu zuen eta gure mutilei
gehiago kostatzen zitzaien saskiratzeak lortzea. Defentsan ordea, esan genezake ez genuela
aparteko arazorik izan. Banakako defensan ondo estutzea lortzen genuen eta ondorioz ez
genituen saskiratzeak jasotzen. Aipatzekoa Eneko Gozategik defentsan egin zuen lana.
Bigarren zatia ere lehenengoaren antzekoa izan zela esan daiteke. Orioko mutilek ez zuten
saskira begira asmatzen eta guk honen ondorioz korri egiteko aukera genuen. Beraz, nolabait
laburtzekotan, esan daiteke partidua 40 minutuz kontrolpean egon zela, eta gainera, taldekide
guztiak aurrera pauso bat emateko balio izan zuela.
Orain, larunbateko partidua alde batera utzi eta entrenamenduetaz gozatzen jarraitzea
gelditzen da. Aste honetan beste bi entrenamendu dauzkagu hobetzen jarriatzeko. Ea Javi eta
Haimar taldekideak entrenamenduetara bueltatzen diren eta hurrengo partiduan gurekin
dauden. Beraz, ez ahaztu mutilak, lanean jarraitu behar dugu entrenamendu bakoitzean!
Aupa TAKE!!!

menu
menu