Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Emaitzen noiz iristeko zain

Laugarren jardunaldia Take Oria Electricidad taldearentzat

Asteburu honetan Donostian izan dira infantil nexkak. Partidua zaila zutela aurrean kontuan zuten, baina hala ere konpetitzeko gogoarekin iritsi ziren kantxara. Bistan zen beroketatik indartsu eta lehiatzeko gogoarekin aterako zirela jokatzera.

Hala izan zen, sei puntuko abantailarekin hasi ziren partiduan, baina berehala jarri ziren paretsu. Buruak behera erori ziren horrelako abantaila aprobetxatu ez zutelako, baita buelta ematea lortu ere. Bigarren laurden parekatsua jokatzen ari ziren bi taldeak, kontrako taldearen partziala iritsi zen arte. Ordu hortatik aurrera, markagailuan atzetik joan ziren Takeko jokalariak eta pixkanaka-pixkanaka geroz eta alde gehiago hartzen Bera-Bera taldea.

Emaitza alde batera utzita, zenbait gauza polit ikusi ziren kantxan: defentsan intentsitatea igotzen zuten batzuetan, ondorioz besteek baloi dezente galdu zituzten. Gainera, nahiz eta saskiraketa asko ez lortu, tiroak bakarrik botatzea lortu zuten, baloia ondo mugitzen saiatu baitziren alegia.

Entrenatzen eta lanean jarraitzea tokatzen da eta batez ere, ez etsitzea. 1,2,3….TAKE!

menu
menu