Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

"Bertsozko Dorreak"

Doinua: Habanera

Hemen kontatzen dizuet
azken Larunbatekoa,
nahiz eta ez zen hau izan
lehia oso erosoa.
Ulertu beharra dugu,
ez dela ezinezkoa,
gure buruan sinistu,
eta lagundu ondokoa,
taldekideak animatu,
eman elkar bostekoa.
Saskibaloia ez baita
gal edo irabaztekoa.
Denon artean aurrera,
disfrutatu momentua.
Bat Bi Hiru TAKE esanez
lan asko (eg)in beharko (d)a!


Oinarri handiko kartazko dorreak dira sendoenak, nahiz eta hauek eraikitzeko denbora gehiago behar den. Baliteke, gaurkoan gure dorrea ez izatea altuena, baina ezin da dorre bat eraiki goiko kartetatik. Askotan, tentagarria da hurrengo solairua eraikitzen hastea, oinarria sendotu ordez. Honek, momentuan emaitzak hobeak emango ditu, baina ez etorkizunean. Pazientzia, pertseberantzia eta eguneroko lanaren bidez, denborak kokatuko du gure dorrea gorenean.

menu
menu