Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Jarrera duen taldea

Inar Optika ISB 79 - Take Redline Mekanika 56

Aurreko asteko partiduko sentsazioak atzean uzteko asmoarekin Takeko neskak ondo entrenatu zuten asteko bi egunetan, Izaroren laguntza izan genuen bitan, baita partiduan ere, taldearekiko duen konpromezua zoriontzekoa da.

Larunbateko partiduaren helburua argia zen: jarrera erakustea. Tolosakoek iada badakite zer eskatzen dugun entrenatzaileok eta nahiko ondo isladatu zuten partiduan zehar.

Partidua hasi eta talde berri bat ikusten zen bai kantxan eta bai ahulkian. Kantxako boskoteak gogor lehiatzen ari zen eta ahulkian zeudenak gogor animatzen zuten, polita zen hori ikustea. Taldearen jarreraren ondorioak emaitzan argi eta garbi isladatu ziren, lehen laurdena 17-16 markagailuarekin amaitu zen Azpeitiko taldearen alde.

Bigarren laurdena, ordea, guztiz aurkakoa izan zen. Azpeitiko neskak abantaila pixka bat lortu zuten eta Takekoak burua goran mantendu beharrean, burua jaitsi egin zuten, jarrerarekin batera. Kantxan eta ahulkian taldeko izaera desagertu egin zen, eta ondorioak markagailuan argiak ziren: 30-13 izan ziren bigarren laurdeneko puntuak.

Atsedenalditik berriro jarrera zuen taldea agertu zen. Hurrengo bi laurdenak parekatsuak izan ziren markagailuan: hirugarrena 19-14, eta laugarrena 13-13.

Partiduan Takeko nesken bi talde ezberdin ikusi ziren; jarrera zuten taldea eta jarrera gabe zegoen taldea. Jarrera 30 minutuz zehar ikusi ahal izan zen, eta entrenatzaileok oso pozik gaude, aldaketa nabarmena izan baitzen, baina ez nahikoa. Teorian badakigu partidua 40 minutuz borrokatu behar dela, praktikan jartzea falta da. Bigarren laurdenean jarrera gabe egoteak Azpeitiarrei markagailuan abantaila hartzea lagundu zien, baina beste hiruetan oso pareko ibili ziren. Partiduan zehar jarrera mantendu izan bagenu...

Jokuaren aldetik entrenamenduetan lantzen ari garena kantxan ikusi ahal izan zen, jaurtiketa libreetan ere nahiko ondo ibili ziren, eta garrantzitsuena: jokalariak eta entrenatzaileok disfrutatzen ari ginen. Partidua amaitu eta kantxako jokalariak irrifartsu zeuden, ahulkira buelta eman eta hauek ere irrifartsu zeuden, entrenatzaile bezala partidua amaitzeko modu ezinhobea (emaitza alde batera utziz).

Zorionak neskak izandako jarrera aldaketagatik, maila horretan jarraituz gero edozein taldeari aurre egiteko gai gara. Jarraitu horrela, saskibaloiaz eta taldeaz disfrutatzen, entrenatzaileok gozatzen dugun bezala.
Aupa neskak! 1, 2, 3...TAKE!

menu
menu