Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Merituzko garaipena senior neskena

TAKE-ko nesken lehen taldeak bigarren garaipena jarraien lortu zuen, beti arriskutsua den Eskoriatzako kantxan.

Aurreko urteko esperientzia presente zuten buruan gure neskak, kantxa ez erosoa, ordutegi arraroa,
beroketa oso motza... Aurten berdina edo antzekoa aurkituko zutelakoan bidaiatu zuen ba taldeak
Eskoriatza aldera. Guzti horri, Irati eta Mirenen bajak gehitzen zitzaien. Zalantzarik ez beraz, emaitza on
batekin bueltatu nahi ezkero, ondo borrokatu beharko zutela. Beste behin taldeak Jasonen laguntzarekin kontatu zuen, txalotzekoa lehen taldearekin erakusten hari den konpromezua!

Espero bezala, 7/8 minutuko beroketa eta partidua jokatzera! Hori ez zan izan oztopo Tolosarrak
kantxara behar bezala aurkezteko. Erasoan baloi mugimendu azkarra eta zentzukoa ikusten zan, eta horri esker jaurtiketa argiak lortzen zituzten TAKEkoak. Honi esker, 3 hiruko saskiratuz lehen laurdenean! Tolosarrak nagusi ziren eta markagailuan lehen abantailak ikusten ziran, 10-15 lehen laurdenaren amaieran. Bigarren laurdena bide berdinetik jarraitzen zuen, eta pixkanaka abantaila handitzen jarraitzen zuten gure neskek, atsedenaldira emaitza 18-28 izanda.

Tamalez, hirugarren laurdenean etxekoak markagailuari buelta ematea lortu zuten. Tolosarrak baloi gehiegi galtzen zituzten, eta hauei esker Eskoriatzako neskak saskiratzen errazak lortu zituzten, markagailua berdintzera iritsi arte, 29-29 13 minutu faltan.

Baino momentu hontan TAKEtarrak esnatu, eta berriro ere erakutsi zuten kantxan nagusi zirela.
Defentsan gogortasun maila igo, eta erasoan gauza errazak bilatuz, garaipena Tolosara etoriko zela
ziurtatu zuten. Orokorrean norgehiagoka ona jokatu zuen taldeak, eta oztopo desberdinei ondo egin zioten
aurre, zorionak eta merezitako garaipena! Bukaerako emaitza 42-51.

Azken bi lehiatan progresio bat ikusi da taldean, baino orain maila oso altuko aurkariak datoz, eta beste aurrerapauso desberdinak ematen jarraitu beharko dute hauei aurre egiteko. Astean zehar gogoz entrenatu, egiten den lanean sinistu, bakoitza bere buruan eta taldekidean konfiatu, eta beti taldeari laguntzeko ideia euki ezkero, emaitzak iristen jarraituko dute!

Hurrengo norgehiagoka, neurgailu ederra izango da, Usabalera ligan liderra eta partidurik galdu gabe
dagoen Azpeitiako Iraurgi bai dator. Txintxuko neskak maila oso altuko taldea dira, lider bezala zegoen
Ostadarri irabaztetik datoz, eta esan bezala, beraien norgehiagoka guztiak garaipenarekin likidatu dituzte,
oraindik ez dakitena ordea, bolada hori larunbaten bukatzen zaiela...

Aupa neskak, gogor jarraitzera eta kantxan gozatzera!!! 1, 2,3 ... TAKE!!!!

menu
menu