Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Poliki-poliki, bagoaz!

Take Orbinox kadete neskek ezin izan zuten larunbat atxaldean garaipena etxeratu.

Entrenamendu aste zaila izan zen aurrekoa: jokalarien lesioak, gaixotasunak... talde osoak ezin izan
zuen batera entrenatu eta gainera, astelehen eta ostiraleko saioetan faltan bota zen taldeak erakutsi
izan ohi duen lanerako gogo eta jokalari arteko babesa. Hala ere, motxilak hartu eta Zarautzera abiatu ziren gure neskak, ez ohiko ordutegi batean, arratsaldeko 18:00etan hain zuzen ere.

Norgehiagoka joan eta etorrikoa izan zen; zarauztarrak markagailuan aurreratzen ziren eta tolosarrak berdintzea lortzen zuten. Erasoan jokaldi bikainak ikusi ahal izan genituen gainera.

Atsedenaldira 3 puntuz behetik iritsi ziren neskak, gogotsu, falta ziren 20 minutuetan partidua borrokatzeko asmoz. Eta halaxe izan zen, hirugarren laurdena 3 puntuko abantailarekin amaitu zen.
Paseak ziurtatzen eta baloi galduak murrizten lana daukagu oraindik. Gainera, defenditzera jaistea
ahaztu zitzaigun bizpahirutan, zarauztarrak markagailuan aurrea hartzea lortu zutelarik. Partiduko 4 minutu kaxkarrek gainerako minutu guztiei itzala egin zien.

Berriro ere entrenamendu onak iritsiko direlakoan gaude. 14 jokalariko taldea izanda, minutuak
banatzen eta bakoitzak bere rola hartzen ikasten jarraitu beharra daukagu. Entrenatzaileok guztiz
sinisten dugu gure neskengan, poliki-poliki hoberantz goazela pentsatuz!

Aupa neskak! 1,2,3... TAKE!

menu
menu