Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Norgehiagokak ikasbide bezala balio duenean

Panelfisako kadete neskek argi bizi zuten larunbatean dena emateak edo ez, markatzen duen ezberdintasuna.

Berriro ere Usabalen elkartzen ziren TAKEko neskak beste behin saskibaloietaz gozatzeko asmoz, eta
nahiz eta beroketa behar bezala burutzeko aukerarik ez izan, ilusioz hasi zuten partidua Tolosarrak.
Tamalez ilusio hori ez zuen beharrezkoa dan esfortzua ekarri. Aurten gutxitan ikusi erakutsi du talde honek gogo falta, baino larunbat hontan, hau nabaria izan zen lehen minutuetan. 1X1eko defentsan
makurtu beharren, zutik zeuden jokalariak, laguntzak benetan egin beharren eskua sartzearekin
konformatu ginan, eta aurkariek saskira mozketa bat egiten zuten bakoitzean, gure jokalariek atzetik
jarraitzen zien bidea tapatu beharren. Guzti hauek, benetan saiatu ezkero zuzendu daitezkeen akatsak dira,bakoitzak jokalari bezala duen gaitasun edo maila axola gabe. Hauek ahalik eta azkarren alde batera uztensaiatu behar gara hemendik aurrera.

Zorionez, laster erakutsi zuten TAKEtarrak gaitasuna badutela, gogor defenditzeko gai badirela, eta
oraindik ere garrantzitsuagoa, akatsetaz ikasteko gai badirela. Bigarren laurdenean saskibaloi maila altua
erakutsi zuten, batez ere defentsako lanetan zeharo aldatuz lehen laurdenean egindakoa. Txalotzeko
jarrera hau, eta beti gertatzen dan bezala, bere fruituak eman zuena, markagailua 10 minutu hauetan 15-0ekoa izan baitzen. Beti esaten dugun bezala, emaitza ez da inporta zaiguna, atzetik dagoen lana baizik.

Bigarren zatia ez zan izan aurten ikusitako hobenetarikoa, berriro ere defentsan akats nabarmenak burutu ziren, falta gehiegi egin genituen, eta erasoan inongo momentuan ez ginan guztiz eroso sentitu. Hala ere, Tolosarrak izan ziren nagusi, eta beti daude egun hobeak eta okerragoak, hau onartu eta hurrengoaren bila beraz. Hala ere, norgehiagoka errex atera zuten aurrera gure neskek, bukaerako emaitza 63-45 izanez TAKEkoen alde.

Partiduak beraz ikasgai argia utzi zigun denoi, esfortzuak beti ekartzen dituela emaitzak alegia. Nabaria izan zen larunbatean, defentsan benetan saiatu ezkero talde desberdina izango garela, eta gure esku dago ze talde izan nahi dugun aurten, lehen laurdenean ikusi zena, edo bigarren laurdenean ikusitakoa. Entrenatzaileok argi dugu bigarren hau garela, eta egia da aurten askoz gehiagotan hori izan garela, baino larunbatean saskibaloiak abisua bidali zigun, “ez erlaxatu atzean gelditu nahi ez baduzu”.

Mezua entzun genuen, beraz hau gogoan izanda lanen jarraitzera neskak. Hasteko, astelehenean
entrenamendu ederra burutu zuen taldeak! Aupa neskak, pila bat balio dezute eta urte oso polita bizitzeko aukera dezute! Eman egurra! 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu