Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ahazten ez den eguna

Larunbateko eguardian jolastutako partidan etxeko neskek oztopoeri aurre egiteko gai direla erakutsi zuten.

Baldintza askorekin urreratu zen taldea, bigarren sailkatua zen talde zarauztarraren aurkako
norgehiagoketaara. Bateko eta besteko, 6 jokalarik osatzen zuten jokalarien zerrenda.

Horrelakoetan, emaitza ona lortzea zaila izaten da eta erraza, berriz, taldearen nortasunean min egin dezakeen zauria jasotzea. Baina oraingoan, aurreikuspen guztien aurka, taldea partidan sarturik eman zuen partida osoan. Aurkariak gogor egin behar izan zuen garaipena poltsikoratzeko.

Diferentziak ez ziren hamabost puntutatik haratago igo eta aldeak behin eta berriz murriztu
ahal izan zituen. Erasoan gogor eta defentsan lagunkoi, taldeak pausuak ematen ari dela
erakutsi zuen ikusle eta entrenatzailearen gozamenerako.

Ziur neskek nekez ahaztuko dutela partida hau. Beraiek ere asko disfrutatu zuten eta bide
batez, ikasi.

Eutsi neskak eta hurrengoaren bila.

menu
menu