Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Panelfisa kadete neskek bide berdinetik jarraitzen dute

Panelfisako neskak beste behin norgehiagoka kontrolpean izan zuten momentuoro beraien ritmoa ipiniz kantxan.

Norgehiagokara Garaziren bajarekin aurkeztu zan taldea, baina prest zeuden 10 jokalariek gogotsu ziren beste behin kantxan lehiatzeko.

Hasieratik erakutsi zuten Tolosarrak partidua beraien ritmora eraman nahi zutela, korri egiteko eta saskiratze azkarrak lortzeko gaitasuna duen talde bat dira gure kadeteek, eta lapurtuko baloi ugariei esker, saskiratze azkarrak lortu zituzten hasieratik larunbat honetan. Lehen minutu hauetan lortu zuten markagailuan abantaila, eta hau ez zuten galdu 40 minutuen zehar.

Korri egiteko grina horrek, galdutako baloi batzu ekarri zituen, baino hauek ez dira arduratzeko arazo bat, taldearen aukeraren ondorio bai dira. 5X5en erasotzea egokitu zitzaien egoeratan ordea arazo gehiago izan zituzten etxekoak, baloia arriskatu gabe mugitzeko pazientzia falta izan bai zuen taldeak. Badu hemen hobetzeko atal bat taldeak.

Norgehiagoka ez zuen istorio handirik izan. Ez zan saskibaloi partidu politena izan, falta oso gutxi seinalatu ziren, eta momentu batzuetan zentzu falta ikusi zan bi taldeen jokoan. Nahaste-borraste hortan TAKEkoak izan ziren nagusi, bukaerako emaitza 67-31an utzi arte.

Partiduak beste behin jokalari guztien saskiratzearen datua utzi zigun, eta honekin badira lehia dexente hau lortzen. Azpimarratu atal hontan, Iratik lortutako 22 puntuak, beste behin bere indarra eta abiaduraren erakustaldi baten ondoren etorritakoak.

Nahiz eta emaitzak ez izan talde honen helburu nagusia, ezin aipatu gabe utzi taldeak urtea bukatuko duela ligako partidurik galdu gabe. Hau baino garrantzitsuagoa ordea, multzoak erakusten duen gogoa, saskibaloiari gustua, eta ikasteko gogoak. Guzti honen erakusgarri igande goizean gauza berriak probatzera gerturatu izana. Zorionak neskak!

Eguberriak aurretik orain, eta lanen jarraitzeko aukera ezin hobea. Hobetzen jarraitzeko aukera ez galdu neskak, zuen esku baitago denboraldi borobila lortzea! Aupa ekipo!!! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu