Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urtea ondo hasiz

Orbinoxen garaipena urteko lehen partiduan

Ia hilabete zen azken partidua Eibarren jokatu genuela eta gabonetan baloi gutxi ukitu genituela argi zen, beraz errutinara itzuli ziren astean saskibaloiarekin kontaktua errekuperatzea funtsezkoa zen. Jaiak eta janaldi astunak alde batera utzi eta urteko lehen izerdiak botatzeko garai suertatu zitzaigun astelehenean. Kanpoko hotzari aurka eginez, azken asteko saioak martxan jarri genituen. Agian, beste batzuetan baina gehiago kostata izan arren, entrenamendu txukunak gauzatzea lortu genuen. Beraz, lau aste luzeren ondoren, urteko lehen partidua jokatzeko prest geunden.

Denboraldian zehar izandako emaitzak ikusita aurreikusi zitekeen bezala, ordiziako taldearekin izan genuen lehia oso berdindua izan zen. Erritmo bizi eta saskiratzea ugariko jokoa erakutsi zuten bi taldeek. Kanpoko taldea izan zen markagailuan abantaila urri bat lortzen lehena. Aldiz, hirugarren laurden on batek berriz ere markagailua berdindu zuen. Azken laurdena faltan, puntu bakarreko abantaila zuen ordiziako taldeak. Norgehiagoka amaitzeko, Take Orbinoxeko neskek denboraldiko laurden onenetariko bat izan zuten. Defentsan lortutako lapurretez baliatuz, kontraeraso puntu mordoa atera genituen. Bestalde, azken hilabete hauetan hobekuntza egon dela ikus zitekeen erasoan. Partidua ondo amaitzeko, azken hamar minutuetan 22 puntu saskiratzea lortu, eta garaipena ziurtatu genuen. Entrenamendu, saio eta teknifikazioek zeozertarako balio dutela argi geratu zen usabalen.

Amaitzeko, aipagarria da erakutsi zen talde izaera; txalo eta animoek asko erraztu zuten zelaiko lana. Jokalari guztiak ziren talde esfortzuaren parte, eta bakoitzak bere erara bultzatu zuen.

Orain lanean jarraitzeko ordua da. Hurrengo astean lehen faseko azken partidua izango dugu Beasainen, hain zuzen ere ligako liderren aurka. Lepo lan egin beharreko astea dator aurretik neskak, beraz prest egon!

1,2,3… TAKE!!!

menu
menu