Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Errebotearen garrantzia

Bera Bera Albistur 57 - Take Redline Mekanika 27

Urteko lehen partiduarekin batera itzuliko lehen partidua genuen. Aurkaria iada ezaguna genuen eta partidu lehiatua izango zela pentsatuz joan ginen Donostira. Tamalez markagailuak aurkakoa erakusten du.

Asteko bi entrenamenduetan gogotsu eta ikasteko gogoz entrenatu zuen taldeak, partiduan lehiatzeko ezinbestekoa. Gure partidua baino lehen Takeko kadete neskak polikiroldegi berdinean jokatzen zuten, gutxi batzuk hauen partidua ikustera joan ginen. Aipatzekoa Izarok eta Iratik egiten ari diren esfortzua, astero gurekin entrenatzera etortzen dira eta partiduetara ere. Gainera asteburu honetan bi partidu jarraian jokatzea zegokien, eskerrik asko neskak zuen jarreragatik! Jasone eta Eli baja ziren, goraipatzekoa ere Elik ahulkitik eman zituen animoak.

Partidua hasi eta Tolosako taldearen altura falta nabaria izan zen, baina ez ziren kikildu. Erasoan bote agresiboak erabiltzen zituzten, baloirik gabe batzuetan ondo mugitzen ziren, baina baloia ez zen uztailean sartzen. Defentsan, gogor defenditzen zuten, laguntzak iristen ziren, baina errebotea? Esan bezala, aurkari altua genuen aurrean, beraien saskiratze gehienak baloia errebotean hartzearen ondorio izan ziren, horrela 30 puntuko aldearekin amaitu zen partidua. Zonakako denfentsak ere nahiko ondo atera ziren.

Partiduan erakutsitako jarrera eta lehiatzeko gogoa mantendu egin behar dira, emaitzak iritsiko dira eta. Urte zaila izango da, baina ez galdu itxaropena.
Aupa zuek, 1, 2, 3...TAKE!

menu
menu