Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BKL ESPARRU – TAKE ORBINOX

Pasa den larunbatean Take Orbinox taldeko kadete neskek ezin izan zuten liderraren etxean sorpresa eman.

Lehen multzoa amaitzeko falta zen partidu bakarra zen larunbatean jolastu zena. Beasaingo neskek ez
zuten partidurik galdu ordura arte eta Tolosako neskek, aurreko asteko emaitza ona aprobetxatuz
partidua borrokatzeko gogoz kantxaratu ziren.

Lehen 20 minutuak onak: defentsan lehen laguntzetara bikain iritsi ginen eta erasoan baloia mugitzean puntuak lortu ahal izan zituen. Bigarren zatian aldiz, Beasaingo neskak liderrak zirela
erakutsi zuten. Banakako jokaldi bikainak burutu zituzten eta defentsan estutzearen poderioz
partidua irabazi zuten.

Denboraldiaren lehen zatia pasa den honetan, lanean jarraitzea egokitzen zaigu. Saskibaloiaz gozatzen
ikastea dugu helburu. Talde kide eta entrenatzaileok gure ardurak ahalik eta ondoen hartzen jarraitu
behar daukagu.

AUPA NESKAK! 1,2,3... TAKE!

menu
menu