Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenaren bidera itzuli da Take Coach

Seniorrek merezita garaitu zuten etxean Astigarragako Mundaro (53-51).

Partida estua izan zen larunbatean Usabalen jolastu zena, etxekoek aspaldiko partez irabazinahi zuten baina aurrean ez zuten aurkari erraza, Astigarragako taldea hain zuzen. Ohar-hartzaileak eta Aitor Ezkerrak fitxa, DNI eta triptikoarekin hainbat buelta eman ostean, norgehiagokari ekin zitzaion kanpokoen nagusitasuna eta gure tentsio falta markagailuan adieraziz (9-14).

Hurrengo laurdenean hasi ziren TAKEkoak gauzak hobeto egiten eta, defentsa sendo batean oinarrituz, markagailuari buelta emanda iritsi ginen atsedenaldira, 18-10ko partziala egin ostean. Erasoan akats dexente izan ziren partidu guztian zehar eta saskiratze erraz asko huts egin genituen, kanpoek 3ko marratik asmatu zuten bitartean. Egoera horretan, berdintasuna izan zen nabari hirugarren laurdenean ere eta Usabalera gerturatu zen zale kopuru ezohikoak partidu polita ikusi ahal izan zuten (emozioz behintzat).

Amaierarako 3 minutu falta zirela 4 puntuko aldea lortu zuten etxekoek, baina aurkariek
berdintzea lortu zuten; guk berriro estutu, eta haiek 3koa sartu. Azken 15 segunduak eta
TAKErentzat baloia. Izetak sarrera bilatu eta ezin asmatu, baina saski azpian bakarrik zen
Enekoitz baloia jaso eta sartzeko. Hutsartea 4 segunduren faltan kanpokoek 3koa bilatzeko.

Gure beste defentsa on bati esker, oso urrutitik eta deseroso bota zuten, garaipena Tolosan geratuz. Hona hemen taldearen jarraitzaile leialek partidu amaieran egindako adierazpenak:

Patxi: “Aurreko astean ere esan nizuen, edozein talderen aurka irabazteko gai ikusten zaituztet,
benetan. Nire ustez aurreko partiduan gaur baino hobeto ere jolastu zenuten, baina gaur
garaipena lortu da eta hori da garrantzitsua”.

Vicente: “Bezen garaia, bai! Hala ere, esango dizuet, korri gehiago egin behar duzue baloirik
gabe eta paseak bilatu. Denbora guztian boteak ematen dituzue eta azkenean baloia galtzen
amaitzen duzue. Botatzen habilak bazinate enuke ezer esango, baina... Aitor, zuri teknika bat
pitatu dizute? Oso ondo iruditzen zait ba!”.

Taldea animoz betetzeko balio izan du garaipen honek eta bolada onarekin jarraitzen
ahaleginduko dira datozen bi partidetan, Debasket eta Zurrut aurkari zuzenen kontra. Bitartean,
zaindu txorkatilak, 3 lesionaturekin nahikoa dugu eta.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu