Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bidea markatu behar gaituen norgehiagoka

TAKE-ko senior nesken lehen taldeak maila igo zuen Ostadarren aurka jokatutako partidu zirraragarri batean.

Lehen itzulia bukatuta, bigarrenarekin hastea egokitzen zitzaion taldeari. Adaptazio denbora atzean utzi, egindako lana kantxaratzen jun, eta emaitzak etorriko direlakoan gogotsu dago taldea. Erronka horiekin hasteko aurkari handia, ligan bigarren doan Ostadar. Lasarten denboraldiko lehen partiduan gertatutakoa denok gogoratzen genuen, eta espero dan hobekuntza ea nabaria den egiaztatzeko gogoa zuen taldea.

Espero zan bezala, lehia gogorra izan zen lehen minutuetatik, eta zorionez Tolosarrak partiduari neurria hartu zioten azkar. Ostadarreko nesken lehen bultzadari ondo eutsi zieten gure neskek, erasoan aukera desberdinak jokatzen ziren; blokeo zuzenak, mozketak, kanpoko jaurtiketak... beste batzutan ikusi ez dan aberastasuna agertu zan larunbat hontan. Defentsan ere lana aipatzekoa izan zen, beraiek barruko jokalarietan kalitate eta zentimetroak badute, eta taldekide guzien lana hauei gelditzeko aipatzekoa izan zen. Atsedenaldira emaitza 28-30 Ostadarren alde.

Horrelako aurkari baten aurka, garaipen aukerak errealak zirela nabaritzeak, taldeari indarrak ematen
zion, eta atsedenalditik bueltan Nerea Elosegui-ren saskiratze batek TAKEkoen aldeko lehen abantaila
ezartzen zuen. Hortik aurrera, norgehiagoka jun da etorriko lehia batean bihurtu zan.

Emozioa beraz kantxan eta harmailetan. Azken laurdena kanpokoen abantailarekin hasi zan, baino
Ainhoak lortutako 5 puntu jarraian 48-48koa ipini zuen markagailuan minutu bakarraren fatan. Momentu hontan, Ostadarrekoek erasoan asmatu, eta Tolosarrek ordea ez, eta tamalez garaipena Lasarte aldera bidaiatu zuen. Azken minutu hau ere ondo borrokatu zuten gure neskak, kalitatezko defentsak burutuz. Erasoan ordea, ideia argiak faltan bota ziran, aulkitik eta kantxan. Bukaerako emaitza 49-51. Ezin aipatu gabe utzi, harmailetatik jasotako babesa, eskerrik asko Usabalera gerturatutako guztiei!
Berriro porrotaren penaz aldageleta, baino burua hotz dagoela, partidu honek bigarren itzuliaren bidea
erakutsi behar digu. Asko izan ziren hobekuntza puntuak, talde bat bezala erasotu genuen, aukera
desberdinak bilatu ziren, taldekidea lagundu zan defentsan, eta jokalariek zeukaten dena utzi zuten
kantxan. Lanak beti ekartzen ditu bere fruituak, eta denboraldi hontan ere egiten ari dan esfortzua
nabaritzen hasiko da! Ezin degu erritmoa mantsotu, kontrakoa baizik, emaitzak etorriko baitira.

Beste behin, taldeak duen giro ederrataz disfrutatu zuen afari batekin, asko gehitzen dute horrelako
gauzak, eta talde hontan ez dira falta. Berdin jarraitzera!

Datorren larunbatean, norgehiagoka oso oso garrantzitsua, Urretxura bidaiatzen du taldeak, sailkapenean atzean duen Goierri aurpegiratzea. Hauek play off postuetan sartu nahiko dira, eta ziur partidu hau egutegian gorrian markatuta dutela. Aste osoa hau ondo prestatzeko, eta azken bi partiduetan ikusi den progresioari jarraipena emateko! Aupa neskak ,hobena etortzear dagoela!!! 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu