Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Igoera faseari hasiera ezin hobea

Panelfisako kadete neskek beste behin gogor borrokatu behar izan zuten beraien hobena erakutsi ahal izateko.

Azkenaldian partiduen exigentzia maila igo egin da gure kadete neskentzat, eta azken larunbat hontakoa
ez da desberdina izan. Aurrean partidurik galdu gabe zegoen Añorga A taldea aurkitu bai zuten TAKEkoek. Aldez aurretik bazekiten gure jokalariek ez zela errexa izango, eta ideia hori buruan aurkeztu ziran Usabalen.

Hala ere, partidu hasiera ez zan hobena izan etxekoen aldetik, Añorgako neskak, jokalari batek sortzen zituen abantailan oinarrituta, markagailuan lehen abantailak lortzen zituzten. TAKEkoek arazoak
aurkitzen zituzten hau gelditzeko, eta erasoan ere beste batzutan baino gutxigo asmatzen zuten. Ondorioz,lehen laurdenaren amaieran 7-8koa Donostiarren alde. Argi dago aurkariaren maila gora doala, erasoan normalean balio izaten duna, ez dela hain efektiboa izango. Zelaia gehiago zabaldu, paseen kalitatea igo, eta defentsak egiten duena irakurri beharra dago kasu hauetan, eta gutxika guzti hau hobetzen jun ziren gure neskek. Atsedenaldira markagailuari buelta eman zioten, eta abantaila etxekoentzat: 18-14.

Hobena ordea iristear zegoen, hirugarren laurdenean erakutsi bai zuten Panelfisakoek beraien maila hobena. Iratin hiruko batek 11-2ko partzial bat ireki zuen, eta bestetan gertatzen den bezala, defentsan maila igotzerakoan, partidua erabaki zan TAKEkoen alde. Maddik errazak ez ziren bi jaurtiketa libre sartzen zituen laurdena ixteko 31-18ko markagailu batekin.

Azken 10 minutuak ez zuten istorio handirik izan. Erasoan baloi gehiegi oparitu ziren, baino atzean
eginiko lanari esker garaipena ez zan arriskuan izan inoiz. Aipatzekoa berriro jaurtiketa libretan eukitako
arrakasta, 7tik 5 saskiratuz. Jarraitu hontan ere hobetzen, lan guztiak bere emaitzak ekartzen dituela.
Bukaerako emaitza 37-22.

Hari berdinetik jarraitzeko, datorren larunbatean porrota ezagutzen ez duen BKL A taldea aurpegiratzen
dute tolosarrak, lehen fasea 10-0 bukatu zuten, eta igoera fase honi garaipen onarekin eman diote hasiera. Ez da beraz batere erraza izango Beasainen gertatuko dan lehia, baino beti esaten dugun bezala, hauek dira irakasgai ugari uzten dituzten norgehiagokak, beraz aprobetxatu!

Beti bezala lanen jarraitzera asten zehar, asteburuetan gozatzen jarraitzeko! 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu